Energiaren Euskal Erakundeak euren nortasunaren iruzurrezko erabilera hainbat publizitate-mezutan salatu du Ertzaintzaren aurrean. Mezu horien helburua kontsumitzaileak nahastea dela agerian da.
EEEk adierazi duenez, hainbat publizitate-kanpainek energia-auditoretzak eskaintzen zituzten ondoren energia-iturri berriztagarriak instalatzeko eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeak emandako dirulaguntza bat zutela ziurtatzen zuten. Energiaren Euskal Erakundeko arduradunek, berriz, adierazi dute kanpaina horiek ez dutela erakundearen oniritzirik.
Gainera, gogorarazi behar da, herritarrek jasangarritasun energetikoaren arloan eskura izan dezaketen deialdiak herritar guztiei irekita daudela eta ez direla kudeatzen enpresa jakin batzuei aldez aurretik egindako esleipenen bidez.
Egia da merkatuan badaudela laguntzak kudeatzea eta izapidetzea eskaintzen duten enpresak, baina horrek ez du esan nahi laguntzak automatikoki eman direnik, aurretik zehaztutako zenbateko baten truke ematen direnik, ezta enpresa batzuen bitartez eta ez beste batzuen bitartez izapidetzen direnik ere.