[eu] Euskadi

Gasak BEZaren % 21 berreskuratu du

Argitalpen-data: 

Joan den apirilaren 1etik, gasari jasanarazten zaion BEZa % 21 da berriz ere. Hala ezarri zuen abenduaren 27ko 8/2023 Dekretuak. Dekretu horrek aldi baterako luzatu zituen Ukrainako eta Ekialde hurbileko gerraren eta lehortearen ondorio ekonomikoak arintzeko hartutako neurriak. Hala ere, luzapen horrek denbora-muga bat zuen, eta gasaren kasuan, BEZaren hobaria martxoaren 31n amaitu zen; beraz, apirilaren 1etik aurrera BEZa % 21ean      kokatu zen berriz ere.

Bestalde, gasaren prezioak ezarri dira bigarren hiruhileko honetan Azken Errekurtsoko Tarifarako. Termino aldagarria, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, merkatu da % 14,01 eta % 15,76 artean, tarifa-tartearen arabera. Termino finkoa aldaketarik gabe mantentzen da.

AETren termino aldagarria ere murriztu da komunitateetarako, % 15,75 eta % 20,89 artekoa baita termino aldagarrian. Termino finkoan ez dago aldaketarik.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS