[eu] Euskadi

GOIDIk kaltetutako kontsumitzaileak babesteko neurriak

Argitalpen-data: 

GOID

Azaroaren 5eko 6/2024 Errege Lege Dekretuak hainbat neurri ezartzen ditu GOIDIk (goi-geruzetako depresio isolatua -DANA-) hondatutako eremuetan bizi diren kontsumitzaileak babesteko.

2025eko urtarrilaren 31ra arte, eten egingo dira atzera egiteko eskubidea baliatzeko epeak, bai eta kontratuan ezarritako eskubide gehigarriak baliatzeko beste epe batzuk ere. Era berean, GOIDIren eraginez bete ezin dituen kontratuak badaude, alderdiek ez dute bete beharrik izango.

Neurriek segidako traktuko zerbitzuak emateko kontratuei ere eragiten diete; horietan, kontsumitzaileek kontratua suntsiarazteko edo kontratua betetzeko epea atzeratzeko eskubidea izango dute.


Informazio guztia 6/2024 Errege Dekretuan

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS