[eu] Euskadi

MLBNk dokumentu-gabezien % 10 hauteman du elektrizitate- eta gas-merkaturatzailearen aldaketetan

Argitalpen-data: 

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak gasaren edo elektrizitatearen merkaturatzailea aldatzeko eragiketen azterketa egin du. Azterlan horretan, 6.900 aldaketa aztertu dira 2021ean, eta hauteman da kasuen % 10ean enpresek aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela. Datu horiek igoera nabarmena adierazten dute 2020. urtearekin alderatuta, urte horretan dokumentu-gabeziak ez baitziren % 4,5era iritsi. 

"Egiaztatu gabekotzat" jotako aldaketek, hau da, kontsumitzailearen berariazko baimenik ez izateak, hobera egin zuten aurreko urteekin alderatuta, eta % 0,3an geratu ziren. Hala ere, nabarmendu behar da hogeita bat pertsonak galdu zutela gizarte-bonua jasotzeko eskubidea (nahiz eta hilabete batzuk geroago berreskuratu ahal izan zuten). Merkaturatzailea aldatzeko kontratuen % 9,5ek agiri-urritasunen bat izan zuten.

MLBNren ustez, "baimena agiri bidez egiaztatzeak hobera egin du azken urteotan. Hala ere, merkaturatzailea baimenik edo engainurik gabe aldatzeagatiko erreklamazioek jarraitzen dute, nahiz eta formalki zuzenak diren dokumentuak eduki. Era berean, ikusi da kontsumitzaileari emandako kontratu-dokumentazioa murriztu egin dela, eta, ondorioz, informazioa eta gardentasuna murriztu». 

Hori dela eta, MLBNk hiru arau-proposamen errepikatu ditu helburu hauekin:

  • Kontsumitzailearentzat eskuragarri dagoen informazioa hobetzea.
  • Merkataritza-praktika engainagarriak eta abusuzkoak oztopatzea.
  • Merkaturatzailearen aldaketak murriztea, administrazio-akatsengatik eta merkaturatzailearen ardurarik ezagatik.
SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS