Euskal Autonomia Erkidego osoan ikuskatutako 40 enpresetatik bik soilik izan dituzte irregulartasunak edo gabeziak kontsumitzaileei aurrez ematen dieten informazioan. Kasu bietan, Kontsumoko Euskal Institutuak zehapen-espediente bana hastea proposatu du.
Datu horiek Kontsumobidek egindako ikuskapen-kanpaina batean lortu dira. Kanpainaren emaitzek erakutsi dute Euskadiko ehorztetxeek betetzen dituztela beren zerbitzuak kontratatu aurreko kontratu-informazioaren baldintzak. Enpresa horiek fakturazioari eta erreklamazio-orriei dagokien araudia ere betetzen dute.
Kanpaina horren arrazoia izan da hileta-zerbitzuek erreklamazio ugari eragin dituztela; hala ere, ikuskaritzak emandako datuen arabera, hileta-zerbitzuetako enpresek behar bezala jarduten dute.