Hileroko 'ordainketa' bidesari bihurtzen denean: harpidetza ezkutuak bideojokoetan

Argitalpen-data: 

Bideojokoak asko aldatu dira azken urteotan. Kontua ez da joko fisiko edo digital bat erostea eta besterik gabe gozatzea. Gaur egun, aisialdi digitalaren zati handi bat harpidetzei lotuta dago

Katalogo-zerbitzuak, sasoiko paseak edo berritze automatikoak, erabiltzailea erabat kontziente izan gabe aktiba daitezkeenak. “Urtean behin ordaintzea eta guztiz ahaztea” Erosoa dirudien horrek, ustekabeko karguak eta nolabaiteko babesgabetasuna eragin ditzake., kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak ondo ezagutzen ez baditugu. Informazioa, zaintza eta kontsumo kontzienteari esker, bideojoez gozatu daiteke, kontu korrontean ezustekorik izan gabe.

Batzuetan, erosketa baten letra txikiak uste baino konpromezu handiagoak ezkuta ditzake: adibidez, joko fisiko edo digital bat eskuratzean, automatikoki aktiba daiteke PlayStation Plus bezalako online zerbitzuen urteko harpidetza berritzea, jokalaria horretaz erabat jabetu gabe. Arazo hauek ohiko jokalariei eta adingabeak dituzten familiei eragiten diete, jokoaren kontuari lotutako txartelean karguak nola pilatzen diren ikus baitezakete.

Europako araudiak harpidetza-baldintza argiak eta eskuragarriak izatera behartzen du. Kontratua ezeztatzeak erraza izan behar du, eta prezioen edo zerbitzuen aldaketak aldez aurretik jakinarazi behar dira.

Ezustekoak saihesteko, online jokoak erosi aurretik jarraitu gure aholkuak:

  • Berrikusi baldintzak onartu aurretik: egiaztatu aldizkakotasuna, prezioa eta nola ezeztatu.
  • Ordainketa-metodoa kontrolatu muga duten txartelak edo zure ordainketa-zerbitzuak erabili.
  • Zaindu zure kontu korrontearen laburpena: garaiz detektatu ustekabeko karguak
  • Adingabeak artatu: guraso-kontrolak aktibatu eta lotutako txartelak dituzten kontuak kudea ditzaten saihestu.
  • Jarri oroigarriak: idatzi hurrengo berritze-data edo probaren amaiera.
  • Gorde frogak: Ordainagiriak, irudiak eta posta elektronikoak gorde, erreklamatu behar izanez gero, lagungarriak baitira.

Aisialdi digitala dibertimendu-iturri izan behar du, ez kezka ekonomikoen iturri. Eskubide Sozialak, Kontsumo eta 2023 Agenda Ministerioak “Por X o por Y” txostenean, kontsumo digitalaren arriskuei buruz ohartarazten du, bereziki gazteen artea.

Gogoratu: praktika  ez oso argiak edo gehiegizkoak hautematen badituzu, erreklamatu dezakezu. Kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak mundu birtualean ere aplikatzen dira.