Kontsumobidek kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzak argitaratu ditu

Argitalpen-data: 

Gaur, 2025eko apirilaren 22an, Kontsumobidek kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzen deialdia argitaratu du. Laguntza horien helburua da gizarte-sarea indartzea eta kontsumitzaileen defentsaren arloan lan egiten duten elkarteekin lankidetzan aritzea.

Epea 2025eko maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Laguntza horien aurrekontua, guztira, 505.820 eurokoa da, bi lerrotan banatuta: 1. lerroa, 277.160 eurokoa, elkarteen funtzionamendu orokorrari laguntzeko da, eta bigarren lerroa, 228.660 eurokoa, kontsumitzaileen defentsa juridikoa laguntzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.