Hitzarmenak hiru administrazioen arteko informazio-sistema bat aurreikusten du, kontsumoko arbitraje-sistemak behar bezala funtziona dezan.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kasuan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak koordinatu eta kudeatuko ditu hitzarmen horretan lortutako akordioak, sail horri atxikitako erakunde autonomoa den aldetik.
Hitzarmen horrek Kontsumoko Arbitrajearen Euskal Sistema eta udal-autonomia indartzen ditu. Gogoratu behar da kontsumoko arbitrajea sistema azkarra, doakoa eta judizioz kanpokoa dela, eta kontsumitzaileen eskubideen defentsa indartzen duela.
Vitoria-Gasteizek euskal arbitraje-sistema garatzeko hitzarmena berritu du
Argitalpen-data:
Vitoria-Gasteizko Udalak, Maider Etxebarria García alkateak ordezkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Javier Hurtado Dominguez sailburuak ordezkatuta, eta Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak, Pablo Bustinduy Amador ministroak ordezkatuta, berritu egin dute Vitoria-Gasteizek udal-eremuan eskumena izango duen Kontsumoko Arbitraje Batzordea izatea ahalbidetzen duen hitzarmena.


