Udan autoa alokatzeak askatasuna ematen du, baina kontuz: arazo gehienak ez datoz istripuetatik, kontratuko letra txikitik eta ustekabeko kostuetatik baizik.
Uda honetan ustekabekoak saihesteko, kontuan izan funtsezko 7 gako hauek:
- Egiaztatu nor dagoen gidatzeko baimenduta, kilometro-muga eta itzultzeko baldintzak (atzerapenez entregatzeak kargu gehigarriak ekar ditzake).
- Kontuz aseguruarekin eta frankiziarekin. Oinarrizko estaldurek ez ohi dituzte sartzen pneumatikoak, llantak, kristalak, karrozeriaren azpialdea edo giltzak galtzea. Tarifa merkeenek frankizia altuak izan ohi dituzte eta, beraz, muga horraino erantzungo duzu kalteen aurrean.
- Erreparatu "Extra-ei". Kontuz haurren eserlekuen edo GPSaren moduko kostuekin. Halaber, aireportuetan edo jatorrizkoaz bestelako bulegoetan jasotzeak edo uzteak kargu gehigarriak ekar ditzake.
- Izan argi erregai-politika. Aukerarik gardenena "Betea-Betea" izaten da. Gorde gasolindegiko tiketa autoa entregatu aurretik eta egin argazki bat aginte-panelari.
- Aukeratu autoa zure benetako beharren arabera. Ez erreserbatu behar baino kategoria altuagoko ibilgailurik. Errentagarriena da ibilgailua bidaiari-kopuruari, ekipajeari eta ibilbideari egokitzea.
- Ikuskatu autoaren kanpoaldea eta barrualdea (eta egin argazkiak) bai jasotzerakoan, bai itzultzerakoan. Eskatu aurretik zegoen edozein urratu ohar dezatela eta atera argazkia mugikorrarekin froga gisa.
- Fiantza eta dokumentazioa: Txartelean zenbateko bat blokeatuko dizute fiantza kontzeptuan. Ziurtatu gidari titularraren izenean dagoen txartela eta dokumentazio guztia egunean (NAN/pasaportea eta gidabaimena) aurkezten dituzula.
- Gorde kontratua, fakturak eta froga gisa egindako argazkiak edo bideoak. Bidegabeko kobrantzaren bat edo betebeharren bat ez betetzea gertatuz gero, eskatu erreklamazio-orria eta jo KIUBetara edo Kontsumobidera.



