Alerta duten beste produktu batzuk
Produktuak eta zerbitzuak kontrolatzeko eta indarreko araudiaren arabera eskaintzen direla ziurtatzeko, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskapen-lanak egiten ditu, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatearen bitartez. Azken helburua da kontsumitzaileak babestea, batez ere honako bi alderdi hauek ziurtatuz: produktu eta zerbitzu horiek segurtasun-baldintzak betetzen dituztela eta ezaugarri tekniko, higieniko-sanitario eta komertzialetara egokitzen direla. Lan horrek, gainera, aukera ematen du beste alderdi batzuk betetzen ote diren jakiteko, hala nola publizitatea eta iragarritako prezioa.
Kontsumobidek du kontsumoko alertak egiteko eskumen zuzena, eta honako hauen bidez ezagutarazten zaizkie herritarrei: Rapid Alert System for Non-Food Products weba (RAPEX), Europako Batzordearena, eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren weba (AECOSAN).
Alabaina, badira Kontsumobideren eskumen zuzenen barruan sartzen ez diren beste produktu batzuei buruzko alertak ere, herritarrentzat garrantzia handia dutenak:
Azken aldaketako data: