Banku-jardunbide onen kodea erdiko klaseko familientzat.
Banku-jardunbide onen Kodea izenekoa ezarri da aldi baterako, kalteberatasun-arriskuan dauden erdiko klaseko familientzat. Indarrean egongo da 2024ko urtarrilaren 31ra arte.
Horrela, hipoteken igoerari aurre egin nahi zaio eta bazterkeria-arriskuan dauden familiak babesteko mekanismoaren irismena zabaldu.
Hartutako neurriak borondatezkoak dira banketxeentzat; dena den, atxikitzea erabakitzen badute, nahitaez bete beharko dituzte.
Honako neurri hauetakoren bat eskatzeko eskubidea duzu, betiere baldintzak betetzen badituzu:
- Itzultzeko epea zazpi urtera arte luzatzea, 40 urteko muga gainditu gabe, kuota 2022ko ekainean ordaintzen zenuen zenbatekoaren parekora jaitsi dadin.
- Era berean, kuota 12 hilabetez izozteko eska daiteke, eta 2022ko ekainaren 1ean ordaintzen zenuen zenbateko parekoa ordaindu. 12 hilabete horietan, interesa murriztuko dizute, hau da, hipotekaren egungo balio garbiaren % 0,5ean jaistea ekarriko du. Nolanahi ere, azken kuota ezingo da izan 2022ko ekainaren 1ean ordaintzen zenuena baino txikiagoa.
- Hipoteka aldakorra tasa finkoko hipoteka bihurtzea, baina bankuak eskaintzen duen interes finkoarekin.
- Hipoteka-mailegua 2022ko abenduaren 31 baino lehen sinatu dutenek.
- Eta, gainera, familia-unitate osoaren diru-sarrerak OAEAP-IPREM x 3,5 baino handiagoak ez badira.
- OAEAP-IPREM x 4,5 izango da baldin eta familia-unitateko kideren batek % 33tik gorako desgaitasuna aitortuta badu, edo lan-jarduera bat egiteko ezintasun iraunkor egiaztatua eragiten dion gaixotasunen bat edo mendekotasuna badu.
- OAEAP-IPREM x 5,5 izango da baldin eta zordunak garuneko paralisia, gaixotasun mentala edo adimen-desgaitasuna badu eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badu, desgaitasun fisiko edo sentsoriala badu eta % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua badu, bai eta zordunak edo bere zaintzaileak lanerako ezintasun egiaztatua badu ere, gaixotasun larriren bat izateagatik.
- Eta, gainera, etxebizitzaren prezioa 300.000 eurotik gorakoa ez bada.
- Eta, gainera, hipoteka-kuotak diru-sarreren % 30 gainditzen badu.
- Eta, gainera, azken 4 urteetan nabarmen aldatu bada egoera ekonomikoa edo familiakoa. Hala dela ulertuko da baldin eta:
- Hipoteka-karga, hau da, hipoteka ordaintzeko erabiltzen duzun familiako diru-sarreren ehunekoa, gutxienez 1,2 biderkatu bada.
- Egoera ekonomikoa nabarmen aldatu dela ulertuko da baldin eta familia-errentaren gaineko hipoteka-ahalegina gutxienez 1,5 biderkatu bada, salbu eta erakundeak egiaztatzen badu mailegua eman zueneko hipoteka-karga jardunbide onen kodea aplikatzeko eskaera egin zenekoaren berbera edo handiagoa zela.
- Era berean, familia-unitatean honako egoera hauetako edozein gertatu bada:
- Kideetako batek % 33tik gorako desgaitasuna, mendekotasuna edo gaixotasunagatik lan egiteko ezintasun iraunkorra izatea.
- Desgaitasuna, mendekotasuna edo gaixotasun larriagatik aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorra duen izeba edo osaba, iloba edo birraitona-amonak (edo zure ezkontidearenak) zurekin bizitzea.
- Kideetako bat sexu-indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktima izatea.
- Banku-bulegoan, 2024ko azaroaren 24ra arte.
- Eskaera egin eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, mailegua berritzeko epe bat egongo da.
- Zure familia-unitateko kideen errenta-ziurtagiriak, azken ekitaldikoak.
- Zure familia-unitateko kideek kobratutako azken hiru nominen kopia.
- Zure familia-unitateko edozein kidek jasotzen duen edozein laguntza, prestazio edo gizarteratze-errentaren ziurtagiria.
- Familia-liburua edo izatezko bikotea zarela egiaztatzen duen dokumentua.
- Etxebizitzan erroldatutako pertsonen errolda-ziurtagiria.
- Familia-unitateko kideen desgaitasuna, mendekotasuna edo ezintasun iraunkorra aitortzen duen ziurtagiria, egoera horretan badaude eta hala badagokio.
- Familia-unitateko kide bakoitzaren titulartasun-ziurtagiriak, Jabetza Erregistroak emanak.
- Etxebizitzaren eskrituraren kopia eta hipotekaren eskrituraren kopia.
- Erantzukizunpeko adierazpena, zuk eta titularkideek baieztatzeko jardunbide onen kodeaz baliatzeko baldintza guztiak betetzen dituzuela.
- Lehenik eta behin, bezeroen arreta-zerbitzuan edo banketxeko bezeroen defendatzailean.
- Hilabeteko epean erantzunik jaso ez bada edo kexa onartu ez bada, Espainiako Bankuko Merkatuko Jokabideen eta Kexen Departamentuan (Alcalá kalea 48, 28014 Madril). Espainiako Bankuari ezin izango zaio erreklamaziorik egin aurretik banketxeari erreklamaziorik egin ez bazaio.
Azken aldaketako data: