Bidaiak eta estantziak
- Bidaia konbinatuak bertan behera uztea
- Erabiltzaileak bidaia konbinatua bertan behera uztea
- Egonaldiak bertan behera uztea
- Ekitaldiak bertan behera uztea
- IMSERSO
Bidaia konbinatuak bertan behera uztea
Bidaia konbinatu bat dela esaten da kontsumitzaileak leku bakar batean bi bidaia-zerbitzu edo gehiago kontratatzen dituenean (esate baterako, garraioa eta ostatua).
Handizkaria bidaia antolatzen duen enpresa da; txikizkaria, berriz, kontsumitzaileak produktu horiek kontratatu dizkion bidaia-agentzia.
COVID19aren ondorioz bertan behera utzi diren bidaia konbinatuetan, antolatzaileak edo, hala dagokionean, txikizkariak ordaindutako dirua itzuli ordez ordaindutako zenbateko bereko bonua eman ahal izango dio kontsumitzaileari.
Bonuak urtebeteko balioa izango du, alarma-egoera amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. Urtebete igaro ondoren kontsumitzaileak ez badu bonua erabili, egindako ordainketaren dirua itzul diezaiotela eskatu ahal izango du.
Nolanahi ere, bonu horiek finantza-babes nahikoa izan beharko dute, berme nahikoa. Bidaiariak berme horren froga eskatu ahal izango dio bidaiaren antolatzaileari.
Bidaia konbinatuarekin lotutako kreditu pertsonal bat izenpetu den kasuetan, bidaiariak, bidaiaren antolatzailearen edo, hala badagokio, txikizkariaren aurrean dagozkion eskubideak baliatzeko aukera izateaz gain, eskubide horiek berak baliatu ahal izango ditu mailegu-emailearen aurrean, betiere, zuzenbidean egiaztatutako edozein bide erabiliz, eta eskubide hori ez badu lortu.
IMSERSOren turismo-programak eteteari dagokionez, ordaindutako zenbatekoen itzulketa eskatzeko, IMSERSOk bere webgunean izapidetzeko adierazitako prozedurari jarraitu behar zaio.
- Informazio gehiago
- Oharra: Ministerio de Consumo (pdf, 100 kB)
- BOE del 1 de abril de 2020 publica el decreto 11/2020 de 31 de marzo
Erabiltzaileak bidaia konbinatua bertan behera uztea
Hala eta guztiz ere, kontsumitzaileak kontratua suntsiaraztea eskatzen badu, antolatzaileak edo txikizkariak ordaindutako zenbatekoak itzuli beharko dizkio, betiere bidaia konbinatuaren kontratuan dauden zerbitzu-hornitzaileek euren zerbitzuei dagokien zenbateko osoa itzuli badute. Itzulketa partziala izango balitz, kontsumitzaileak itzulketa partziala jasotzeko eta diferentziaren bonu bat jasotzeko eskubidea izango du.
Itzulketa-epea gehienez ere 60 egunekoa izango da, kontratua suntsiarazten den egunetik edo hornitzaileek itzulketa egiten duten egunetik zenbatzen hasita. Edonola ere, alarma-egoera amaitzen den egunetik urtebete igaro eta kontsumitzaileak bonua erabili ez badu, egindako ordainketaren dirua itzultzeko eskatu ahal izango du.
Erabiltzaileak uste badu ez direla bere eskubideak errespetatu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzaren aurrean.
Kontsumitzaileak 14 egun ditu kontratua suntsiarazteko eskatzeko, kontratua betetzea ezinezkoa dela erabakitzen den unetik aurrera.
Hala ere, lehenik eta behin, negoziazioari ekin behar zaio hotelarekin, ostatuarekin, pentsioarekin, landetxearekin eta abarrekin fede onean oinarritutako ulermena lortzeko (txartelak, kontratuaren luzapena, ordezko zerbitzuak, etab.). Kontratua betetzeko ezintasuna gertatu eta 60 eguneko epean akordiorik ez badago, enpresak ordaindutako zenbatekoa itzuli beharko dio kontsumitzaileari. Enpresak zenbateko horretatik kendu ahal izango ditu egindako gastuak, baina gastu horiek behar bezala banakatuta eman beharko dizkio kontsumitzaileari. Enpresak eta kontsumitzaileak dekretuan jasotakoez bestelako baldintzak adostu ditzakete.
- Covid-19aren krisialdia dela-eta kontsumitzaileak babesteko hartu berri diren neurriak
- Oharra: Ministerio de Consumo (pdf, 100 kB)
- BOE del 1 de abril de 2020 publica el decreto 11/2020 de 31 de marzo
Ekitaldiak edo beste era bateko zerbitzuak bertan behera uztea.
Ekitaldi bat (kultura-ekitaldia, kirol-ekitaldia, eta abar) bertan behera utzi bada edo edozein eratako zerbitzua (hoteleko edo jatetxeko erreserba, eta abar) ematea ezinezkoa bada, erabiltzaileak kontratua inolako penalizaziorik gabe ezeztatzeko eskubidea izango du alarma-egoera eta horren luzapenak amaitzen diren egunetik zenbatzen hasi eta 14 eguneko epean.
Zerbitzu-emaileak zerbitzu alternatibo bat eskaini ahal izango du (beste data bat, ordezko bonu edo bale bat, eta abar). Baldin eta erabiltzaileak gehienez ere 60 eguneko epean ez badu onartzen proposamen alternatiboa, ordaindutako zenbatekoak ordainketa egin zen modu berean itzuli beharko zaizkio.
Azken aldaketako data: