Eusko Jaurlaritzaren organismo autonomoa gara, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikita. Zure eskubideak babesteko eta kontsumo arduratsu eta jasangarria sustatzeko gaude.
Bide bat baino gehiago dituzu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideak defendatzeko, bai zuzenean eragin badizute, bai praxi txarren baten berri eman nahi baduzu.
Atal honetan, informazio interesgarria aurkituko duzu, gaika antolatuta. Kontsumo kontziente eta arduratsua egiteko prestakuntza eta informazioa oinarrizkoa dira. Zure zalantzak argitzeko tresnak dituzu hemen.
Nola aukeratu etxetresna elektrikoen konponketa-zerbitzua iruzurrak saihesteko
egilea: Kontsumobide,
Garbigailua edo telebista hondatzen bada, hauxe duzu galderen arteko galdera: konpontzea komeni zaizu?, nori deituko diozu?, nola saihets daiteke erortzea enpresa arazotsuen atzaparretan?
Laguntza Teknikoko Zerbitzuek (LTZ), hau da, tresna eta etxetresna elektrikoen konponketaz arduratzen diren betiko enpresek, kontsumoko erreklamazioak eragiten dituzte, enpresa bakanetako batzuen profesionaltasun gutxiko jardueragatik. Horregatik, oinarrizko zenbait aurreneurri hartu behar dituzu edozein zerbitzu kontratatu aurretik.
LTZra jo behar duzu adieraz diezazuten zein establezimendutan erosi zenuen artikulua edo, hala badagokio, zein fabrikatzaile den. Hala egin ezean, bermea gal dezakezu.
Ez duzu ezer ordaindu behar: ez eskulana, ez lekualdatzea, ezta ordezko piezak ere ez.
LTZk ez dizu eman behar ez fakturarik ezta ordezko piezarik ere ez. Aparatua uzten badiezu, gordailuaren ziurtagiria eman behar dizute.
Gailuaren berme-aldia ez bada amaitu, erabateko askatasuna duzu erabakitzeko. Kasu horietan honela jokatuko da:
Enpresa aurkitu baduzu Interneten, kontuz ibili:
Harremanetan jarri nahi baduzu markaren zerbitzu ofizialarekin, aparatua fabrikatu duen enpresaren web-orrian bilatu behar duzu zuzenean.
Kontuan hartu oso nekez gerta daitekeela baimendutako zerbitzu ofiziala izatea marka anitzeko konponketa-zerbitzuak ematen dituzten enpresak; sinadura ezagunen zerrenda amaiezina dute gainera.
Ez fidatutelefono mugikorra edo tarifikazio berezikoa agertzen bada soilik, helbide fisikorik gabe. Helbide bat agertzen bada, egiaztatzen saiatu behar duzu haren egoitza dela benetan.
Aipamen pertsonalik ez baduzu, beste erabiltzaile batzuen iritziak bilatu behar dituzu Interneten, erreklamazioak edo kexak dauden ikusteko.
Enpresa edo profesional horrekin harremanetan jartzea erabakitzen baduzu:
Galdetu zein tarifa dituzten, bereziki eskulanagatik, lekualdatzeagatik eta, hala badagokio, presako jarduketa bategatik.
Aldez aurreko aurrekontua eskatu behar duzu. Zure eskubidea da. Gehienez ere, 5 egun balioduneko epean egin behar dute. Nahi ez baduzu, uko egin behar diozu idatziz. Hori bai, hura eginez gero, ez baduzu onartzen, kopuru bat kobra diezazukete. Fakturaren zenbatekoak bat etorri behar du aurrekontu horrekin. Gainera, horrek lagunduko dizu zehazten zerk merezi duen: aparatua konpontzea ala berri bat erostea.
Bi aldiz pentsatu beharko duzu ordezko piezaren eta eskulanaren ordainketa osoa exijitzen badizute aldez aurretik. Agian, ez duzu haren berri gehiago izango.
Gogoratu LTZ kontsumo-arbitrajeari atxikita badago eta arazorik egonez gero, gatazka konpon daitekeela azkar eta doan.
LTZk konpontzen duenean:
Ziurtatu araudiak exijitutako baldintzak betetzen dituela fakturak, eta kontzeptu bakoitzeko zenbatekoaren xehetasunak dituen:
Lekualdatze bakarra kobra diezazukete, hainbat egin arren.
Lan denbora errealaren faktura egin behar dizute, biribildu gabe, matxura konponerraza bada salbu. Halakoetan, gutxieneko denbora kobra diezazukete, etxetresna elektrikoaren arabera.
Ordezko piezak ematea eska diezaiokezu eta, erabilitako ordezko piezen jatorriari eta haien prezioei buruzko informazioa, ezin baitira izan jendaurreko salmenta-prezioak baino altuagoak.
Konponketa guztiek 3 hilabeteko bermea dute gutxienez.
Urtero azaroan, Black Friday eguna Gabonetako kanpainaren hasiera bihurtu da, Estatu Batuetako ohitura gisa heldu zen gurera; Esker Emate Egunaren (Thanksgiving) ondoren salmentak bultzatzeko pentsatua, egun, ordea, ohitura global bihurtu da? eta marketing-maniobra bilakatu
Bideojokoak asko aldatu dira azken urteotan. Kontua ez da joko fisiko edo digital bat erostea eta besterik gabe gozatzea. Gaur egun, aisialdi digitalaren zati handi bat harpidetzei lotuta dago
Konektatutako V16 baliza izango da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera Espainian baimenduta egongo den arriskuko seinale-gailu bakarra, eta baliozkoak izateari utziko dioten larrialdietako triangeluak ordezkatuko ditu.
Iraila asmo berrien garaia da: hizkuntzak, oposaketak, zaletasun berriak, informatika? Aurrez aurreko zein online irakaskuntza-akademiek lehen urratsa ematen eta prestakuntza erronka berriei ekiten lagun diezazukete, baina ondo aukeratu, ezustekoak saihesteko.
Trena aukera erosoa eta eskuragarria da mugitzeko, nahiz eta hegazkina bezain azkarra ez izan, ezta autoa bezain malgua ere, baina aukera paregabea da oporrak lasai hasteko.
Zuzenbidea ikasten ari bazara, karrera amaitu baduzu edo arlo juridikoan edo kontsumitzaileen babesean lan egiten baduzu, aukera bikaina izan daiteke zuretzat.
Etxean zaude, txirrina jo dute, ireki, eta pertsona ezezagun bat duzu aurrean, etxeko bonbillak led bonbilla batzuekin aldatzeko, argiaren faktura merketzeko edo koltxoi bat saltzeko asmoarekin. Etxez etxeko salmenta saltzeko beste modu bat da, eta kontsumoko kexak eta erreklamazioak eragiten ditu oraindik ere.
Fidatzeko modukoa den eta ez den informazioa bereiztea oso zaila da eremu honetan; iruzkin faltsuak edo gezurrezkoak identifikatzea oso lagungarri izan dakizuke.
Eztia nahi baduzu, ziurtatu eztia erosten duzula. Lehen alerta prezioa izan daiteke, oso merkea bada, agian suzedaneoak erosten ariko zara. Produktu horiek merkeagoak dira, glukosazko jarabeekin edo fruktosarekin egiten dira, eta, batez ere, urarekin eta azukrearekin.