euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hitzezko epaiketak: gogoan eduki behar dituzun oinarrizko 10 ideia

  1. Hitzezko epaiketa esaten zaio, baina idatziz egiten da. Prozedura judizial bat da, azkarra eta merkea; kontsumitzaileen esku jarri den tresna eraginkor bat da, kopuru txikiak erreklamatzeko.
  2. Epaiketa zibil bat da. Zer kontatzen duzun eta zer eskatzen duzun, hori da garrantzitsua; epaileak ezingo du zure demandan kontatu ez duzun egintzarik ikertu, ez eta zuk proposatu gabeko froga edo lekukotzarik proposatu ere; ezingo du zure demandan eskatu gabeko ordainketak edo ekintzak egiteko irizpenik eman. Horrenbestez, ziurtatu gertatutako guztia kontatu duzula, eta ez ahaztu egin nahi dituzun eskaera guztiak egiteaz.
  3. Gorde beti agiri, faktura eta zure esku duzun guztia. Frogak dira, bai demanda estrajudizial baterako, bai Hitzezko epaiketa baterako.
  4. Diru-kopuru baten ordez beste zerbait eskatu nahi baduzu, erreklamatzen duzunaren arabera erabakiko da Hitzezko epaiketa edo epaiketa arrunt bidez erreklamatu.
  5. Hitzezko epaiketa funtsean idatziz egiten da, eta 6.000 eurotik beherako erreklamazioetan erabiltzen da.
  6. Erreklamazioa 2.000 euro baino gutxiagokoa bada, ez dago abokatuaren eta prokuradorearen beharrik.
  7. Ahozko ikustaldia aldeek eskatzen badute bakarrik izaten da, baina, adi, demanda zuk jarri eta ahozko ikustaldira agertzen ez bazara, ez duzula jarraitu nahi ulertuko da eta sortutako gastuak ordainaraziko dizkizute.
  8. Hitzezko epaiketa ezin da erabili abusuzko klausulek sortutako kopuruak itzultzeko eskatzeko; kasu horietan epaiketa arruntera jo behar da. Baina aurrez klausula ezdeusa dela adierazi bada, orduan jo daiteke Hitzezko epaiketara, betiere, 6.000 eurotik beherako erreklamazioetarako.
  9. Hitzezko epaiketara jo aurretik, auzibidetik kanpo erreklamatzea gomendatzen da, fede ona duzula frogatuko baitu horrek eta beste zenbait abantaila ere bai baititu. Notario-errekerimendu bidez, burofax bidez, KIUB batean, Kontsumobiden edo enpresan bertan egin dezakezu erreklamazioa, baina utzi idatziz jasota eta adierazi data, edukia eta zer eskatzen duzun.
  10. Gogoratu jaso izanaren agiria duen gutun batek ez duela edukiaren berri emateko balio. Beraz, aurretik aipatu ditugun bideetako bat erabiltzeko gomendatzen dizugu.

Hemen duzu behar duzun informazio guztia. (leiho berri batean irekitzen da)

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana