Kontsumobide

Ogiaren hiztegi berria (II).  Ogi arrunta eta izan ditzakeen mota desberdinak

Ogiaren hiztegiaz egindako lehen artikulua (leiho berri batean irekitzen da)n, izenik ezagunenez hitz egin genuen; orain, berriz, ogi arruntaz hitz egingo dizugu. Baina, lehendabizi, ogia zer den gogoratuko dugu.

Ogia. Irinez eta urez egindako ore errea, gatzduna nahiz gatzik gabea, legamiaz edo ore amaz hartzitua.

Ogi arrunta. Okindegietako betiko ogia da. Erretzen denetik 24 orduren barruan kontsumitu behar da. Irin bat edo gehiago izan ditzake, integralak edo ez; zerealen zahia ere izan dezake.

Galbera-ogia, gari zurikoa, mami gogorrekoa, espainola edo kandeala. Ogi-mota hau egiteko, zilindro fingailuak erabili behar dira. Mami zuria eta trinkoa du, albeolo uniforme eta finekoa (eskualde batzuetan ogi-mota honen aldaerak daude: telera, letxuginoa, fabiola…)

Flama-ogia edo mami bigunekoa. Mami gogorrekoak baino ur gehiago dauka, eta ez da beharrezkoa zilindro bidez fintzea. Mamia solteagoa du, eta albeolo irregularragoak (baguettea, txapata, baserrikoa…)

Osoko ogia edo bihi osoko ogia. Erabilitako irinak eta ore amak erabat osokoak izan behar dute. Semolak edo grainoiak[1] izan ditzake, osokoak horiek ere. Ogi-mota hau izendatzeko, irinaren osagai diren zerealen izenak gehitzen zaizkio: “Osoko gari- eta zekale-ogia”.

Ogia egiteko erabilitako irin guztia osokoa ez bada, “…-z egindako ogia” dela adierazi beharko da, bai eta erabilitako irin guztian osoko irinak edo zereal-aleek duten portzentajea ere. Adibidez, “% 30 osoko gari-irinez eta % 30 osoko zekale-irinez egindako ogia”.

Beste zereal batekin egindako ogia: oso-osorik garia ez den zereal baten irinaz eginda dago; adibidez, “artatxiki-ogia”.

Ogi hori egiteko irin bat baino gehiago erabiltzen bada, gari-irina ere izan dezake, eta ekoizleak erabakiko du zein irin nabarmendu. Nolanahi ere, osagaien azalpenean, zerealen izenekin batera, zereal bakoitzaren portzentajea adierazi beharko da: “Artatxiki-ogia. Artatxikia % 15, garia % 65, zekalea % 20”.

Jakin beharreko beste alderdi batzuk.

Aurrez erretako ogia. Erretze-prozesua eten eta gero kontserbatutako ogia.

Ore izoztua. Izozte-prozesua izan duen orea, hartzitua nahiz hartzitu gabea.

Ore erdiegina. Guztiz egin baino lehen, izozketaz bestelako kontserbazio-prozesu bat izan duen orea.

Ogiaren inguruan Post berriak

Ogiaren hiztegi berria(I). Denok entzuten ditugun ogi-izenak (leiho berri batean irekitzen da)

Ogiaren hiztegi berria (III). Ogia ere berezia izan daiteke (leiho berri batean irekitzen da)

[1] Gari errearen aleak edo gari errez egindako semola antzekoa.