euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hegaldiren bat erreserbatu duzu eta ezeztatu nahi duzu?

cancelación de viajes

Horrelakoren bat entzuna izango duzu jada: "… jakinarazi nahi dizugu, COVID-19 birusaren ondorioz, zure hegaldia bertan behera geratu dela. Aukera hauek eskaintzen dizkizugu … ". Koronavirusaren ondorioz bizi dugun alarma-egoera dela eta, airelinea askok aurre hartzen ari dira bidaiatzeko aukera ematen duten baldintzekin gerta daitezkeen aldaketei; horrelako mezuak, ondorioz, maiz entzuten ditugu. 

Eta nerbioak iritsi dira….zer egin behar dut? Dirua itzuliko ote didate? 

Egoera horren aurrean, lasaitasuna mantentzea da lehen urratsa. Kontuan izan, hegaldiaren egunera arte, astia baduzula informatzeko eta erabakiren bat hartzeko (baita hegaldiaren data gertu egon arren eta oraindik airelinearen berririk izan ez baduzu ere. Noizbait informazioa jaso beharko duzu). Konpainia zurekin harremanetan jartzen ez bada, kontsultatu webgunea, aplikazio mugikorra edo beste edozein komunikazio-bide, horien bidez abisu bat argitaratu duten jakiteko. 

Eskaini ohi dituzten aukeren artean, hegaldia beste data batera aldatzea edo dirua itzultzea da; beraz, konpainiaren eskaintza komeni zaizun ala ez erabaki beharko duzu. Kontuan izan: 

  • Data aldaketa: aldez aurretik informatu zaitez ea aukera horrek gehigarriren bat ba ote duen eta noiz arte alda dezakezun zure txartela. 
  • Dirua itzultzea: aukera horrek tranpa izan dezake, izan ere, batzuetan ez dizute abisatzen dirua bonu gisa itzuliko dizutela edo epe mugatua duela. Beraz, kontuz ibili, eta informatu zaitez dirua itzultzeko baldintzak onartu aurretik. 
  • Hala ere, konpainiak hegaldia bertan behera utzi badizu, txartelaren zenbatekoa itzuli beharko dizu, inolako zigorrik gabe. Ez onartu bonurik, zenbatekoa itzuli egin behar dizute. Dena den, ez duzu horregatik kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik, aparteko inguruabarrengatik izan da eta. 

Zure bidaia, demagun, maiatzean da, eta ezeztatu nahi duzu? Azter itzazu kontratuaren baldintzak, zigorra jaso baitezakezu ezeztatzea erabakiz gero. Saia zaitezke akordio batera iristen, dena den, ez dakigunez data horretan zein egoera izango dugun; onena itxarotea litzateke. 

Nolanahi ere, gure lehenengo gomendioa beti da negoziazioa, eta are gehiago horrelako egoera baten aurrean. Beraz, saia zaitez konpainiarekin akordio batera iristen. Lortzen ez baduzu eta erreklamazio bat jarri nahi baduzu, gogoratu agintaritza eskuduna AESA dela, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzia.

Gogoratu dokumentazio guztia gordetzea erreklamatu ahal izateko! Horretarako, garrantzitsua da komunikazio guztiak posta elektronikoz edo euskarri iraunkor baten bidez egitea. 

Bide batez, gune bat prestatu dugu erabilgarriak izan daitezkeen kasu errealekin. Kontsultatu, esteka honetan.

Informazio gehiago, hemen:

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana