Kontsumobide

Jarraitu behar dituzun 7 urratsak zurrumurruak detektatzeko... eta ez utzi ziria sartzen!

zurrumurruak

Ez, Osasuneko Ministerioak ez du WhatsApp-ik bidali COVID-19aren kontrako ustezko gomendioak emateko, maskarak saltzeko esteka batekin. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak ere ez du mezu-elektronikorik bidali esateko, zerga-jarduerei buruzko kalkulu bat egin ondoren, diru-itzulketa bat jasoko duzunik. Zurrumurruak edo berri faltsuak eguneroko kontuak dira. Eta, are gehiago orain, Koronabirusarekin bizitzea egokitu zaigunarekin. Ez gara atera pandemia batetik eta beste batean ari gara sartzen...birtuala bada ere. 

Zein helburu dute zurrumurruek edo fake news izenekoek? 

Zurrumurruak edo fake news izenekoak komunikabide, blog edo komunikabide sozial baten bidez hedatzen diren berri faltsuak dira; jasotzen dituen pertsona manipulatzeko eta engainatzeko helburua dute. Komunikabide horiek ezin hobeak dira hedatzeko eta oso erraza da amuari heltzea. Ederra sartu dizute inoiz? 

Trikimailu pare bat erakutsiko dizkizugu, zeinak baliatuko ahalko dituzun amuari ez heltzeko eta arduraz jokatzeko: 

  • Ez bidali berriro egiaztatuta ez dagoen informaziorik. Informazioa jasotzen baduzu helbide elektroniko, WhatsApp edo SMSaren bidez, edo hura irakurtzen baduzu Facebook, Twitter edo blog bat bezalako komunikabide sozial batean eta susmo txarra hartzen badiozu... Ez partekatu! Lehenengo, ziurtatu egiazkoa dela eta egiaztatuta dagoela sarean hedatu aurretik (beherago azalduko dizugu nola detektatu zurrumurruak) Dagoeneko, sarean zirkulatzen ari diren gezur asko eman dira ezagutzera. Gainera, horietako batzuk, antza denez, faltsuak diren kontuen bidez hedatzen dira. Hain zuzen ere, Osasuneko Ministerioak prentsa-ohar bat argitaratu behar izan zuen salatzekoi Facebook aurrean bere kontu ofizialaren iruzurrezko jarduera. 
  • Ez bidali daturik eskaintzen dizutena egia den jakin gabe. Saihestu izaten phishing-aren biktima; teknika horien bidez, zibergaizkileek zure datuez jabetzen dira (kreditu-txartela, helbidea, telefonoa,...) zure izenean jarduteko. Adibidez, bankuko datuak lortzen badituzte, erosketak egin ditzakete zure identitatea ordeztuz. Garrantzitsua da egoera horren aurrean jarduten jakitea.

Eta zure burua ikusi baduzu egoera horietako batean, salatu Ertzaintzaren aurrean.  

Nola detektatu zurrumurruak: 

  1. Izenburuaz harago irakurri. Gerta daiteke deigarria eta harrigarria izatea, eta pentsa dezakezu: Benetan, gezurra izan daiteke? Ziur egia dela. Edo ziur ez dela egia. Egiaztatu berri osoa eta argitalpen-data (ez badago, mesfidatu). 
  2. Egiaztatu informazioa. Ez zaitez soilik geratu komunikabide bakar batean irakurri duzun berriarekin, Facebook, WhatsApp edo web-orri bat bada ere. Bilatu informazio hori bera beste komunikabide batzuetan argitaratu den.  
  3. Bilatu iturria. Ez baduzu ezagutzen informazioa irakurri duzun web-orria eta iturri ofizialik edo adituen izenik ematen ez badute, mesfidatu. Bilatu gaiari edo testua sinatu duen pertsonari buruzko datu gehiago, eta ziurtatu iturri fidagarria dela.  
  4. Berraztertu URL-a. Informazioa web-orri batetik jasotzen baduzu, erreparatu nola dagoen helbide-barran. URL askok orri ziurtatuak imitatzen dituzte, letra baten ordez beste bat jarriz bakarrik, eta nekez desberdintzen da. Idatzi nabigatzailean markaren, komunikabidearen edo delako erakundearen izena, jakiteko haien web-orrian informazio hori duten.  
  5. Ortografia-akatsak daude? Ortografia-akatsek ospea kentzen diote marka bati eta fidagarria ez izatea eragiten dute. Erreparatu ondo artikuluaren idazkerari eta, baldin baditu edo zentzurik gabe idatzita badago....., ez da oso seinale ona. 
  6. Irudiaren boterea. Irudiak edo bideoak manipulatu daitezke eta une horretan erakusten ez den beste testuinguru batean erabiliak izan daitezke. Saiatu ikertzen nondik datorren eta argitalpen-data. 
  7. Eta, batez ere, jarrera kritikoa eta sen ona. Informazioak ez zaitu konbentzitzen egiaztapen horiek guztiak egin eta gero? Senez jokatu eta ez hedatu.  

Hortaz, badakizu, Interneten ere saia zaitez saihesten birusaren hedapena, nahikoa baitugu gainean erori zaigunarekin, ezta?