Kontsumobide

Kontsumoari buruzko prestakuntza: hasi da ikasturte berria!

Formakuntza

Zer pentsatzen duzu esaten dizutenean: kontsumo arduratsua? Erantzuna argi ez baduzu, agian interesatuko zaizu Kontsumobideko prestakuntza-zentroetatik eskaintzen dizuguna. Ikasturte berria abiaraziko dugu, kontsumoarekin lotutako gai asko jorratuz. Aurreko urteetan bezala, prestakuntza presentziala eta doakoa ematen jarraitzen dugu.

Kutsatzea prebenitzeko eta minimizatzeko osasun-agintariek emandako gomendioei jarraitzen diegu. Nola ari gara egiten?

  • Edukiera mugatua.
  • Taldeen sarrera mailakatua.
  • Maskararen nahitaezko erabilera.
  • Tenperaturaren neurketa sarreran.
  • Eskuen, gainazalen, espazioen eta materialen higienea indartu dugu.
  • Pertsona bakoitzak bere idazketa-materiala ekarriko du.
  • Eserlekuak gomendatutako distantziara kokatuko dira.

Ikastaro honen berrikuntzetako bat da parte hartu nahi duten pertsonek, aurrez aurre egin ahal izateaz gain, online eta zuzenean egiteko aukera izango dutela. Jarduerak eta formatuak egokitu ditugu, Kontsumobideren prestakuntza-zentroen helburu nagusiak mantenduz: kontsumitzaileak kontsumo arduratsuaren irizpideak jarraitzea; beren eskubideak zeintzuk diren eta nola baliatu ezagutzea; eta produktuak erosi edo zerbitzuak kontratatzean merkatuko pertsona orok eskubide horiek errespetatzea.

Ildo horretan, Kontsumobideren prestakuntza-zentroetan oso baliabide erakargarriak eskaintzen ditugu, hala nola, escape room-a, online jokoak, kontsumoko tribiala edo kontsumo-erronkak. Azken horiek webgunean jaso dira: Klikatu, jokatu eta ikasi! Kontsumoari eta generoari buruzko material didaktikoa ere badugu.

Nork har dezake parte?

Kontsumobideren zentroetan, kontsumoari buruzko prestakuntza honako pertsona-talde hauei zuzenduta dago:

  • Bigarren hezkuntzako 2. zikloa eta batxilergoa.
  • Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak.
  • Prestakuntza-zikloak.
  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak.
  • Gizarte-talde desberdinak.
  • Profesionalak.
  • Herritarrak, oro har.

Informa zaitez www.kontsumobide.eus  webguneko prestakuntza-atalean, eta eman izena kontsumoari buruzko prestakuntzan. Zure zain gaude!