Saihestu istripuak etxean

Istripuak dira gaixotasun- eta heriotza-kausa nagusietako bat gure gizartean. Gainera, gehienak eremu pribatuan gertatzen dira, hau da, etxean eta aisialdiko jardueretan. Istripu horietako asko ekidin daitezke, eta, horretarako, funtsezkoa da oinarrizko segurtasun-arauak betetzea, produktuek zentzu horretan eskaintzen diguten informazioa interpretatzen jakitea eta horri guztiari arreta jartzea.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?

  • Etxeko istripuen prebentzioari buruzko esperientziak eta ezagutzak trukatzen hainbat belaunalditako pertsonen artean.
    ezagutuko dituzu.
  • Produktuek gure segurtasunari begira eskaintzen duten informazioa baloratzen.
  • Etxean izan daitezkeen arriskuak eta arrisku horiek saihesteko eskura ditugun baliabideak aztertzen.
  • Prebentzioaren garrantziaz jabetzen.
  • Etxean oinarrizko segurtasun-nomak aplikatzen.
plus Belaunaldien arteko solasaldia

Espazio partekatuak eta kooperatiboak, non belaunaldien arteko elkarrekintza sortzen den, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.

plus saio 1 – 90 min