euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? Maskara kirurgikoa (II)

Maskara kirurgikoa

Produktu sanitarioa da (PS). Gutxienez, sudurra eta ahoa estaltzen ditu, eta barrera bat jartzen du aldean daraman pertsonak ahalik eta agente infekzioso gutxien transmititzeko. Horrez gain, maskara horrek erabiltzailea babes dezake fluido kutsatzaileen zipriztinetatik.

Bi motatakoak dira (I mota eta II mota), bakteriak iragazteko efizientziaren arabera, eta II motakoak, aldi berean, beste sailkapen bi dituzte, segun eta maskarak aurka egiten dien ala ez zipriztinei. “R” letrak esan nahi du aurka egiten diela zipriztinei. I motakoak efizienteak izan behar dira bakteriak iragazteko (BFE)  ≥ % 95: II; II eta IIR motakoak, berriz, ≥ % 98.

Mota horretako maskarak Produktu Sanitarioen (PS) aplikazio-eremuan sartzen dira.

Markaketan agertu beharreko informazioa. 

  • Izena edo egoitza soziala eta fabrikatzailearen helbidea edo haren ordezkari baimenduarena, baldin eta fabrikatzaileak ez badu egoitza sozialik EBn.
  • Produktuaren eta bilgarriaren edukiaren identifikazioa
  • Behar izanez gero, «esteril» hitza;
  • Lotearen kodea; haren aurrean, «lote» edo serie-zenbakia azaldu behar da, dagokiona.
  • Behar izanez gero, adierazi behar da zein egun baino lehenago erabili behar den produktua, segurtasun osoa izateko, eta urtea eta hila adierazita.
  • Behar izanez gero, adierazi beharko da produktua behin bakarrik erabiltzeko dela.
  • Zein diren biltegiratzeko eta/edo gordetzeko baldintza espezifikoak
  • Erabiltzeko jarraibide bereziak;
  • Ohartarazpenak eta/edo hartu beharreko neurriak;
  • Behar izanez gero, esterilizatzeko metodoa;
  • Zer motatako maskara kirurgikoa den (PS)
  • PS arauaren erreferentzia, 93/42/EEE Zuzentarauarekin bat datorrena
  • EE markaketa, I motako PSrekin bat etorriz. Jakinaren gainean jarritako Organismoaren erreferentzia. 

Aplikatu beharreko araudia:

Beste maskara batzuk

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana