euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? NBE maskarak (III)

NBE maskarak (III)

NBE norbera babesteko ekipamendua da; sudurra, ahoa eta kokotsa estaltzen ditu, eta diseinatuta dago aerosol solido eta likidoetatik babesteko. Doikuntza hermetikoa bermatu behar du daraman pertsonaren aurpegirako, berdin izanik nola dagoen haren azala eta zelan mugitzen duen burua. Ekipamendu horiek langileen norbera babesteko materialaren parte izan behar dira, eta enpresak eman behar ditu.

Maskarak iragazteko duen efikaziaren arabera, 1, 2 edo 3 motakoak izan daitezke:

  • FFP1 (% 78ko iragazte-efikazia)
  • FFP2 (% 92ko iragazte-efikazia)
  • FFP3 (% 98ko iragazte-efikazia)

Produktu profesionala da; printzipioz, ez da kontsumo orokorrerako.

Markaketan agertu beharreko informazioa:

  • Izena, marka erregistratua edo fabrikatzailea edo hornitzailea identifikatzeko beste baliabide batzuk
  • Mota identifikatzeko marka
  • Sailkapena (FFPl, FFP2 edo FFP3), segituan hutsune bat eta gero: "NR'’, baldin eta maskara erdia erabilera bakarrekoa bada eta partikulen kontrako iragazkiarena egiten badu.
    • Adibidez: FFP3 NR
    • "R'': baldin eta maskara erdia berriro erabili ahal bada eta partikulen kontrako iragazkiarena egiten badu.
    • Adibidez, FFP2 R
  • Zein den Europako Araua argitaratu zen zenbakia eta urtea (149:2001 EA Europako Araua)
  • EE markaketa, III kategoriako NBEren arabera. Jakinarazitako Organismoaren erreferentzia.
  • Gutxienez, zein urtetan amaitzen den bizitza baliagarria. Piktograma baten bidez jaso daiteke noiz amaitzen den bizitza erabilgarria.
  • “Ikus fabrikatzaileak emandako informazioa” esaldia azaldu beharko da gutxienez merkaturatzen den herrialde(eta)ko hizkuntza ofiziale(t)an, edo 149:2001EA Arauan azaltzen den figura erabili beharko da.
  • Zein baldintzatan biltegiratzeko gomendatzen duen fabrikatzaileak (gutxienez, tenperatura eta hezetasuna) edo 149:2001EA A azaltzen den piktograma baliokidea. 

Aplikatu beharreko araudia:

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/425/EB Erregelamendua, 2017ko martxoaren 9koa, norbera babesteko ekipamenduari buruzkoa.
  • 149:2001+A1:2010EA Araua ,Arnasaren Babesgailuena. Maskara erdiak, iragazi eta partikulen kontra babestekoak. Betekizunak, saiakuntzak, markaketa

Baieztatu dezakegu maskara hauek eskaintzen diotela erabiltzaileari babesik handiena eta ingurune bereziki infekziosoetan erabiltzeko direla.

Beste maskara batzuk

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana