Bidaia bat egingo al dugu; nora? (proiektua)

Bidaiatzea oso ohiko bihurtu da, eta, denboraren joanean industria asko hazi da, zerbitzu berriak sortu dira eta dena online kontratatzeko aukera dago. Hala ere, horrek arazo gehiago ekarri dizkie kontsumitzaileei. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da kontratazioak modu kontzientean nola egin ulertzea, erabiltzaile gisa zer eskubide ditugun jakitea eta sektoreko enpresek zer betebehar dituzten jakitea.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?

  • Zer zerbitzu mota eta bidaia mota dauden ikasiko dugu.
  • Bidaia-zerbitzuak online nola kontratatu ulertuko dugu.
  • Bidaiak behar bezala informatuta kontratatzeko zer dokumentazio den garrantzitsua ikasiko dugu.
  • Bidaia- eta garraio-zerbitzuen erabiltzaile gisa ditugun eskubideak ezagutuko ditugu.
  • Kontratatutako zerbitzuarekin arazoak izanez gero, erreklamazioak egiteko aukerak aztertuko ditugu.
plus Esperientzia sorta

Gai bati buruzko «pack» bat jasotzean oinarrituta dago. Pertsona bakoitzak elkarren segidako eta mailaz maila antolatutako jarduera batzuk egitean datza, eta ibilbide-orria bere lehentasunen eta kezken arabera aukeratuko du.

plus 15 ordu

Lotutako prestakuntza-eskaintza