Bazkaltzera gonbidatuko nauzu? (proiektua)
Etiketatzearen helburua da pertsonen osasuna babestea eta erosten dutenari buruzko informazio argia jasotzen dutela ziurtatzea. Gero eta jende gehiagok konparatzen ditu etiketak erosi aurretik. Horiei erreparatzeak ohitura izan beharko luke, erosten ari garena ezagutzen eta osasun-arazoak saihesten laguntzen baitigu.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Elikagaien nahitaezko etiketak ezagutuko dituzu, eta etiketa horietan zer informazio den garrantzitsua ikasiko duzu, kalitate-zigiluak eta produktu ekologikoak barne.
- Produktuen jatorria eta sasoia baloratuko dituzu.
- Haragi- eta arrantza-produktuetako etiketen terminoak ulertuko dituzu.
- Ezer alferrik galdu gabeko kontsumoa sustatzen ikasiko duzu.
- Kontsumorako ohitura osasungarriak hartuko dituzu, plater orekatu baten proportzioei jarraituz.
- Elikagaiak biltegiratzean eta manipulatzean segurtasun-arauak aplikatzen ikasiko duzu.
Gai bati buruzko «pack» bat jasotzean oinarrituta dago. Pertsona bakoitzak elkarren segidako eta mailaz maila antolatutako jarduera batzuk egitean datza, eta ibilbide-orria bere lehentasunen eta kezken arabera aukeratuko du.