Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) 2030. (proiektua)
Ekoizten eta kontsumitzen dugun guztiak ekonomian, ingurumenean eta gizartean du eragina, onerako edo txarrerako. Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) jarraituz, helburua da pertsona bakoitza kontzienteagoa izatea baliabide naturalak erosi eta erabiltzean, eta, horretarako, ekintza indibidualak egitea egungo garapen-ereduaren ondorio negatiboei aurre egiteko eta kontsumo eta ekoizpen jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Elikagaiek ekoizten direnetik kontsumitu arte osasunean, gizartean, ekonomian eta ingurumenean zer-nolako eragina duten ikasiko duzu.
- Gure hondakinak bereizten eta nola birzikla daitezkeen ikasiko dugu, bai eta ura eta energia zentzuz erabiltzea zeinen garrantzitsua den ere.
- Norberaren kontsumo-erabakiek jasangarritasunari hainbat alderditan laguntzeko moduari buruz hausnartuko dugu.
- Garraio publikoa eta gutxien kutsatzen duena erabiltzea sustatuko dugu.
- Kontratatutako zerbitzuarekin arazoak izanez gero, erreklamazioak egiteko aukerak aztertuko ditugu.
Gai bat ardatz hartuta, hilero erronka bat aurkeztuko da, eta hura garatzeko behar diren material didaktiko eta tresna guztiak eskainiko dira.