KB Ostalaritza (proiektua)

Ostalaritzako negozioek baldintza batzuk bete behar dituzte, arrakastatsuak izango badira. Etiketatzea ezinbestekoa da sukaldean segurtasuna bermatzeko. Publizitatea funtsezkoa da negozioa ezagutzera emateko. Produktu ekologikoak eskaintzea gainerakoetatik nabarmentzeko modu bat izan daiteke. Gainera, bezeroen eskubideak eta betebeharrak ezagutzeak kontsumoarekin lotutako arazoak saihesten laguntzen du.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?

  • Enpresa gisa zer eskubide eta zer betebehar dituzun ikasiko duzu, baita bezeroekin gatazkak nola konpondu ere.
  • Zure lanean eguneroko arazoak kudeatzeko trebetasunak garatuko dituzu.
  • Elikagaien nahitaezko etiketak eta etiketa bereziak identifikatuko dituzu, eta informazio garrantzitsua ulertuko duzu.
  • Elikadura-alergiak eta -intolerantziak dituzten pertsonentzat arriskutsuak diren substantziak ezagutuko dituzu, bai eta bezeroei informazioa nola eman ere.
  • Salmenta-teknika eraginkorrak nola aplikatu eta publizitate-kanpaina arrakastatsuak nola sortu ikasiko duzu.
  • Erosketa ekologikoen sinboloak eta ontziek ingurumenean duten inpaktua ikasikoduzu.
plus KB Lanbide Heziketa

Proiektu baten garapena lantzen da, landutako eduki horiek irteera profesionalekin lotutako egoera errealetara eramateko.

plus 15 ordu

Lotutako prestakuntza-eskaintza