[eu] Euskadi

Jakin beharreko 10 gauza zure eskubideak murriztu ez daitezen

merkealdiak-eskubideak

Merkealdia: geure gogoari lotutako terminoa da, ospetsua izaten segitzen duena. Baina hainbat gauza jakin behar dituzu: batetik, merkealdiak eta beherapenak noiz egin ez dago araututa gaur egun, merkatari bakoitzak hobeto datorkionean egin ditzake. Bestetik, araudi batek ezartzen du dendek zer egin dezaketen merkealdi garaian eta zer ez. Oinarrizko ideia batzuk utzi nahi dizkizugu, harritu ez zaitzaten:

  1. Saltokiak txartel bidezko edo Bizum bidezko ordainketa onartzen badu merkealdi garaitik kanpo, merkealdi garaian ere onartu behar du.
  2. Saltokiak itzulketak onartzen baditu merkealdi garaitik kanpo, merkealdi garaian ere onartu behar ditu. Merkealdi garaian ezin daitezke itzulketen baldintzak aldatu, baina ez ahaztu establezimendu fisikoak ez daudela itzulketak onartzera behartuta, itzulketen gaineko politika ezartzeko gaitasun osoa baitute. Hori bai, jakinarazi behar dute zein den euren itzulketa-politika.
  3. Beti azaldu behar da zein den jatorrizko prezioa eta zein merkealdikoa.
  4. Merketutako artikuluak, gutxienez, aurreko hilabetean egon behar izan dira salgai establezimenduan.Ezin da produkturik erosi, gero beherapenetan saltzeko.
  5. Bermearen baldintzak eta kalitate-estandarrak ezin dira aldatu. Merkealdi-garaitik kanpo daudenak bere horretan mantentzen dira.
  6. Merkealdi garaian ere, eskatu beti tiketa edo faktura:.Babestu itzazu zeure eskubideak.
  7. Ez ahaztu publizitatea loteslea da.
  8. Artikuluak ezin dira hondatuta egon. Merkeldiak ez dira salgai-hondarrak (hau da, zaharkituta geratu diren edo akatsen bat duten produktuak ohi baino merkeago saltzea), ez dira likidazioak (hau da, produktuak ohi baino merkeago saltzea establezimendua itxi edo eskualdatzen delako), ezta sustapenaldiak ere (hau da, produktu jakin bat saltzeko sustapenak)
  9. Interneten bidez erosten baduzu, ez ahaztu atzera egiteko eskubidea alde duzula (14 egun natural dituzu iritziz aldatzeko), baina dituen mugak ezagutu behar dituzu.
  10. Interneten, bilatu beti plataforma seguruak, eta ondo bereiztu zer plataforma diren profesionalak eta zein diren partikularren arteko salerosketetarako.

Eta, jakina, oinarri-oinarrizkoa: planifikatu. Ez utzi publizitateari irabazten. Erosi beharrezkoa duzuna soilik eta ez gainditu zure aurrekontua. Eta, ez ahaztu;  zure herriko edo auzoko dendetan ezagutzen zaituzte eta lagundu egingo dizute, gerturatzen bazara, merkealdietan ere, horrela tokiko merkataritza garaile.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS