euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Murrizflazioa: prezio berean, produktuaren kantitate gutxiago

Alde guztietatik esaten zizutenean prezioak garestitzen ari direla, zu konturatuta zeunden erosketa-saskia gero eta garestiagoa zela. Energia garestitzearen eta Ukraniako gerraren eta espekulazioaren ondorioz, inflazioa oso igo da, eta nola enpresek gastu gehiago duten, produktuen prezioak igo dituzte. Egoera honetan, hitz berri bat heldu da, ezer onik iragartzen ez duena: murrizflazioa.

Murrizflazioa: murrizketa eta inflazio terminoen nahasketa bat da, eta estrategia komertzial baten isla. Estrategia hori ez da berria, eta enpresa askok darabilte. Horretaz ezer entzun ez baduzu, hona azalpena: oharkabean, produktuaren neurria edo kantitatea arean murrizten da, prezioa igo gabe. Hau da, produktuaren kantitate gutxiagoren trukean, prezio bera ordaintzen duzu. Adibidez, patata frijituen pakete batek, 200 gr. izan beharrean, orain 180 pisatzen ditu, baina prezio bera eta paketearen neurri eta itxura berak mantentzen ditu. Horrela, enpresek aurre egin diezaiokete egoera honi, ahalik eta galera-marjina txikienarekin.

Ezkutuan, prezioa garestitzen ari dira; izan ere, erosten ditugun produktuen prezioa kontrolatzen ohi dugu, baina ez haien prezio garbi zehatza.

Marka batzuek, berriz, zuzenean garestitu dituzte produktuak, pisu garbia aldatu gabe, baina beste batzuek prezioak ezkutuan garestitu dituzte. Estrategia hori praktika legala da, nahiz eta engainagarria izan; izan ere, paketean zehazten da zein den produktuaren pisua.  Eta, seguruenez, orain galdera hau bururatzen zaigu: Prezioak ezkutuan garestitzeko joera horren aurrean, zer egin tranpan ez erortzeko?

Erantzuna erraza da: itxuraz, produktuaren neurriak eta paketea berdinak izan arren, fija zaitez artikulu guztien pisu garbian, ikusteko ea aldatu den aurreko hileetan zeukatena, eta batez ere begiratu produktu bakoitzaren prezio unitarioari, berdin delarik zelan azaltzen den: unitatetan, kilotan edo litrotan. Informazio hori letra txikiz azaltzen da, gauzaren prezioaren ondoan.

Gaiak
JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana