[eu] Euskadi

Nola jokatu iruzurrezko SMS baten aurrean

smishing

Ertzaintzak salatu du iruzurrezko SMSak daudela. Bankuarekin izandako arazo baten berri ematen dizute, eta esteka batean klik egiteko eskatzen dizute. Nola saihestu iruzurra? Lehenengoa: ez klikatu estekan; zalantzarik baduzu, jo zuzenean zure bankuko web-orrira edo aplikaziora, eta jarri harremanetan haiekin.

Hona hemen OSIk (Internautaren Segurtasun Bulegoak) egindako beste gomendio batzuk:

  1. Ez ireki erabiltzaile ezezagunen edo eskatu ez dituzun erabiltzaileen mezurik: ezabatu itzazu eta ez erantzun inoiz SMS horiei.
  2. Kontuz ibili estekak jarraitzean, nahiz eta kontaktu ezagunetakoak izan; zalantzarik baduzu ez jarraitu estekari.
  3. Web-orriaren URLa ondo aztertu. Arraroa iruditzen zaizun edozein helbiden aurrean, ez fidatu
  4. Ziurtagiririk ez badago, edo sartzen garen tokiarekin bat ez badator, ez eman inolako informazio pertsonalik: erabiltzailearen izena, pasahitza, bankuko datuak, etab.
  5. Zalantzarik izanez gero, zuzenean galdetu inplikatutako erakundeari edo konfiantzazko hirugarrenei, hala nola Ertzaintzari, Kontsumobideri edo OSIri.

Ez dago soberan bankuek eta finantza-erakundeek beren segurtasun-atalean ematen dituzten aholkuei jarraitzea:

  1. Aplikazio edo programa guztiak itxi webgunera sartu aurretik.
  2. Erakundearen URLa zuzenean idatzi du nabigatzailean, hirugarrenen orrietatik, posta elektronikoetatik edo SMSetatik eskuragarri dauden esteken bitartez bertara iritsi beharrean. Izapideak egiteko bankuko app-a erabili nahi baduzu, ziurtatu aplikazio ofiziala deskargatu duzula.
  3. Babestu zure kontuak. Pasahitz sendoak eta egiaztapen bikoitzeko sistemak erabilita, ahal den guztietan, aparteko babes-geruza bat gehitu ahal izango da.
  4. Ez sartu online banku-zerbitzuetara gailu publikoetatik, fidaezinak direnetatik edo wifi sare publikoetara konektatuta daudenetatik.

Eta oso garrantzitsua da gogoan izatea banku batek inoiz ez duela zure kontuko gorabeherarik jakinarazten posta elektronikoz edo SMS bidez, mezuan webgunerako esteka bat jarrita.

Hala eta guztiz ere, horrelako SMS bat jaso duzula uste baduzu, estekan sartu eta zure sarbide-datuak (erabiltzailea eta pasahitza) eta beste edozein datu pertsonal edo finantzario eman badituz, ahalik eta lasterren jarri harremanetan banketxearekin gertatutakoaren berri emateko eta egin ahal izan diren transakzioak ezeztatzeko, zure konturako eta txarteletako sarbidea blokeatzeko, bai eta online banku-zerbitzuan sartzeko datuak eguneratzeko ere. Gainera, pasahitza aldatzea gomendatzen dizugu zure online bankura sartzeko erabiltzen den gako bera erabiltzen den zerbitzuetan.

Eta Ojo! Iruzurra posta elektronikoz ere irits daiteke. Bideo honetan ikus dezakezu nola saihestu.

Iturria: OSI

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS