[eu] Euskadi

OAEAP-IPREM eta kontsumitzaile kaltebera:
elektrizitate-bonu sozialaz ari garenean izendatzen dira, baina, zer dira?

Kontsumitzaileek elektrizitate bonu-soziala eskuratu ahal izateko, urteko eta familia unitateko diru-sarrera gordinak ebaluatuko dira, Ondorio Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (OAEAP, IPREM erderaz) erabiliz. 

Eta jende askok galdetuko dio bere buruari, zer da OAEAP? Adierazle hori laguntzak edo dirulaguntzak emateko erreferentzia gisa erabiltzen da, eta urtero argitaratzen da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen bidez. Esaten digutenean laguntzaren bat ote dagokigun jakiteko gure diru-sarrerek ez dutela gainditu behar OAEAP bider x, jakin behar dugu gaur egun zer balio duen OAEAPk, eta, horretarako, iprem.com.es webgunean kontsulta dezakezu, bertan ageri baita balioen taula. Adibidez, 2022an, urteko OAEAPa, 14 pagatan, 8.106,28 eurokoa da (579,02 euro hilean). 

OAEAPren egungo balioa dugunean, jakin behar dugu zein profiletan dauden elektrizitate-bonu soziala eskatzeko asmoa duten pertsonak, eta horretarako, lau profil ezarri dira: 

Diru-sarrera txikiak dituen pertsona

  • OAEAP bider 1,5 baino errenta handiagoak eta OAEAP bider 2 baina diru-sarrera txikiagoak.

Familia-unitatean pertsona bat baino gehiago badaude, biderkatzaileari 0,3 gehituko zaio heldu bakoitzeko eta 0,5 adingabe bakoitzeko. 

(Adibidez: seme-alaba bat duen bikote baten kasuan, mugak izango dira gutxienez OAEAP x 2,3 (1,5+0,5+0,3) eta gehienez OAEAP x 2,8 (2+0,3+0,5) 

Pertsona kaltebera

  • OAEAP bider 1,5eko errenta edo txikiagoak

Familia-unitatean pertsona bat baino gehiago badaude, biderkatzaileari 0,3 gehituko zaio heldu bakoitzeko eta 0,5 adingabe bakoitzeko. 

(Adibidez: seme-alaba bat duen bikote baten kasuan, muga izango da OAEAP x 2,3 (1,5+0,5+0,3)

  • Familia ugaria izatea.
  • Beren pentsio-motarako ezarritako gutxieneko zenbatekoak bakarrik kobratzen dituzten pentsiodunak. Eta bestelako diru-sarrerak izanez gero, ezin izango dira urtean 500 eurotik gorakoak izan.
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kobratzen aritzea. 

Bi egoera horietan, biderketa-koefizienteari puntu bat gehituko diogu, familia-unitateko kideren bat honako egoera hauetako batean badago:

  • % 33koa edo gehiagoko minusbaliotasun-maila aitortua.
  • Terrorismoaren biktima izatea.
  • Genero-indarkeriaren biktima aitortua izatea.
  • edo III. mailako mendekotasun-egoera aitortua izatea.
  • Familia-unitatea guraso bakarrak eta gutxienez adingabe batek osatua izatea. 

Baldintza horiek betetzen badira eta urteko errenta muga horien % 50 edo hortik beherakoa bada, kontsumitzaile kaltebera larritzat hartuko da. Gainera, gizarte-zerbitzuek fakturaren % 50 finantzatzen badute, bazterkeria-egoeran dagoen kontsumitzaile kaltebera larritzat hartuko da.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS