[eu] Euskadi

Prezioen igoerari eta albiste alarmistei buruzko aholkuak: neurriz erosi, prezioak alderatu eta ez pilatu produktuak

Produktuak erostea

Produktuak falta izango direla ustearen eta gero eta garestiagoa den erosketa-saskiaren ondorioz, kontsumitzaile askok beren despentsak behar baino gehiago erosiz betetzea erabaki dute. Lasai egon behar da, eta aholku hauek bete:

  • Zerrenda egin. Erosi aurretik, zer behar den pentsatu behar da, hozkailua eta despentsa aztertu behar dira eta, aurrekontua kontuan hartuta, zerrenda egin behar da. Pertsona edo familia bakoitzaren benetako premietara egokitu behar da.
  • Prezioak konparatu. Ez da beharrezkoa kontrolik gabe erostea?, eta komeni da denbora hartzea prezioak konparatzeko eta eskaintzak aztertzeko, benetan merezi dutela egiaztatzeko.
  • Ez pilatu produktuak. Produktuen hornidura ziurtatuta dago, ez da beharrezkoa produktuak pilatzea. Horrela eginez gero, ez da produkturik faltako eta ez dira garestituko. Beharrezkoa dena baino ez da erosi behar, bestela, soberako produktuak erosten dira, azkenean hondatu egin daitezkeenak.
  • Tokiko saltokietan erosi. Tokiko merkataritzan, azalera handietan ez duzun hurbiltasun eta konfiantza eskaintzen dute. Establezimendu batzuek Internet bidez ere saltzen dute, WhatsApp bidez edo beste metodo batzuen bidez.
  • Fake news. Gai horri buruzko gezurrak edo albiste faltsuak ere badaude, eta oso erraza da tranpan erortzea. Kontrastatu jasotzen duzun informazioa, ez geratu toki bakar batean irakurri edo ikusi duzunarekin, eta bilatu albiste hori beste komunikabide batzuetan argitaratu den. Beharrezkoa da jarrera kritikoa eta sen ona izatea.

Kontsumobidek azpimarratu du neurriz jokatu behar dela, erosketak planifikatuz eta benetako beharretara egokituz. Gomendio hauek familien gastua kontrolatzen eta kontsumo arduratsua sustatzen laguntzen dute.

Gaiak
SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS