[eu] Euskadi

Frutak eta barazkiak: hobe soltean eta plastikozko ontzirik gabe

Azken urteotan ikusi dugu produktuak gehiegi ontziratzeko joera frutetara ere iritsi dela, eta plastikoa aurkitzen dugu behar ez duten produktuetan ere. Alderdi horri heldu nahi dio ontziei eta ontzien berrerabilerari buruzko abenduko dekretuak.

Dekretuak 6 hilabeteko epea ezartzen du txikizkako elikagai-saltokiek neurriak har ditzaten osorik edo soltean merkaturatzen diren fruta eta barazkiak erakusteko moduan. Hala ere, betebehar horrek zenbait salbuespen ditu:

  • Kilo eta erdiko edo gehiagoko loteetan ontziratuta badaude.
  • Babestutako edo erregistratutako barietate batekoak badira.
  • Kalitate bereizia edo, adibidez, nekazaritza ekologikokoak badira.
  • Soltean aurkeztean urritu edo hondatzeko arriskua badu.

Azken kasu horretan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, ekainaren 28a baino lehen, zerrenda bat egingo du fruta eta barazki horiek zein diren adierazteko, eta saltokiek, salbuetsi gabeko fruta eta barazkien kasuan, 6 hilabete gehiago izango dituzte egokitzeko.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS