Kontsumorako kredituak: lagun diezazukete, baina zure eskubideak ezagutu behar dituzu
Askotan, ezohiko erosketa bat, ezusteko bat edo oporrak finantzatzeko, kontsumorako kreditua eskatzen dugu.

Askotan, ezohiko erosketa bat, ezusteko bat edo oporrak finantzatzeko, kontsumorako kreditua eskatzen dugu. Banketxeek erraztu egiten digute; adibidez, "6.000 euro klik batean" bezalako mezuak ohikoak dira. Zalantzarik gabe, oso lagungarriak eta interesgarriak izan daitezke une jakin batzuetan. Baina komeni da nola funtzionatzen duten jakitea, zein diren gure eskubideak eta, batez ere, ez dugu ahaztu behar ez direla doakoak, ordaindu egin behar direla.Lehenik eta behin, jakin behar da kontsumorako kredituei buruzko publizitatea loteslea dela, eta kontsumitzaileok proposamen idatzi bat jasotzeko eskubidea dugula. Banketxeak gutxienez 14 egunez eutsi behar dio proposamen horri.
Kontuz kredituaren prezioarekin, ez da interesera mugatzen. Kontuan hartu beharko dituzu irekiera-komisioa eta kitapen aurreratuaren komisioa, eta baliteke kredituaren zenbatekoa estaliko duen bizi-aseguru bati aurre egin behar izatea. Datu horiek guztiak argi eta garbi zehaztu beharko dira finantza-erakundeak euskarri iraunkorrean entregatu behar dizun aldez aurreko eskaintzan.
Gainera, finantza-erakundea behartuta dago zure kaudimena egiaztatzera, eta kaudimen faltagatik kreditua ukatzen badizute, arrazoia jakinarazi beharko dizute. Erregistroren bat kontsultatu badute, zein izan den ere esan beharko dizute.
Eta, jakina, berriro diogu, ondo irakurri baldintzak, ez baduzu ulertzen galdetu eta ez sinatu ulertzen ez duzun ezer.
Kontsumorako kredituei buruzko informazio gehiago duzu esteka honetan; ezagutu zure eskubideak eta aukerak.