Zenbat denbora behar du hacker batek zure pasahitza asmatzeko?

Hive Systems zibersegurtasun enpresak taula bat argitaratu du, eta bertan adierazi du hacker batek zenbat denbora beharko lukeen indar gordineko metodoen bidez pasahitz bat asmatzeko, luzeraren eta osaeraren arabera. Zenbakiz bakarrik osatutako pasahitzak errazago pirateatzen dira eta astebete baino gutxiagoan asma daitezke. Pasahitza segurua izan dadin, 12 karaktere izan behar ditu gutxienez, eta zenbakiak, letrak, sinboloak, letra larriak eta letra xeheak eduki behar ditu. Horrelako bat asmatzeko 226 urte inguru beharko lituzke hackerrak. 10 karaktererekin, berriz, 2 astera murrizten da pasahitza asmatzeko denbora.
Pasahitz seguruak
- Zenbat eta karaktere gehiago izan, letrak, zenbakiak, letra larriak eta letra xeheak konbinatuz, orduan eta hobeto.
- Segurtasuna areagotu beste autentifikazio-faktore bat aktibatuta (SMS bidez jasotzen duzun gakoa, esate baterako).
- Erabili pasahitzen kudeatzaileak, gogoratu ahal izateko.