[eu] Euskadi

Bada zerbait iluna Black Friday egunean

Black Friday

Gabonetako kanpainaren aurreko gertaera gisa dago markatuta egutegietan, eta marketin hutsa da: Black Friday delakoan, epe mugatuko eskaintzek erosketak modu konpultsiboan eta pentsatu gabe egitera bultzatzen gaituzte. Estrategia horrekin, gainera, kate handiek eta multinazional erraldoiek irabazten dute.

Black Friday ez dago zure beharrak asetzeko pentsatuta, zure diru-zorroa husteko baizik. Horrenbestez, zulo beltz horretan sartu aurretik garrantzitsua da hausnartzea ea etekinik atera dezakezun. Egin kontsumo arduratsuaren aldeko apustua eta jarraitu gure aholkuei:

  • Ez erosi itzultzeko asmoarekin. Horrek CO2 emisioak areagotzen ditu, baita hondakin kopurua ere (garraioa eta enbalajea).
  • Zehaztu aurrekontua eta egin erosi nahi dituzun produktuen zerrenda.
  • Konparatu prezioak. Erreparatu erosi nahi duzun produktu baten prezioak Black Friday baino lehen duen bilakaera; horrela, benetan deskontua duen ala ez ikusiko duzu.
  • Erosi bertako dendetan. Auzoko dendek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dizute, kate handiek ez bezala.
  • Ezagutu zure eskubideak. Horiek ez dute beherapenik.
  • Irakurri produktuarekin eta itzulketa-politikarekin zerikusia duen informazio guztia.
  • Internet bidez erosten baduzu, erabili webgune seguruak.
Gaiak
SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS