[eu] Euskadi

Bidaia konbinatuak: zer hartu kontuan?

Bidaia

Bidaia konbinatua zera da, bi bidaia-zerbitzu mota (garraioa eta ostatua, adibidez) edo gehiago batera konbinatzen dituen paketea. Bidaia-agentziek edo tour-operadoreek antolatzen dituzte, eta oporrak planifikatzeko estresik gabe bidaiatu nahi dutenen oporraldia erraztera bideratuta daude.

Agentziak % 8 baino gehiago garestitzen badu prezioa, kontratua eten ahal izango duzu, penalizaziorik gabe. Aldaketarik izanez gero, aukera baliokideak edo goragoko mailakoak eskaini behar dizkizute, gehiago ordaindu behar izan gabe. Kasu horretan, aldaketa onartu edo itzulketa eskatu ahal izango duzu, penalizaziorik gabe.

Bidaia bertan behera geratzen bada behar adina pertsonak izena eman ez dutelako, dirua itzuliko dizute, baina ez duzu kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik izango. Nolanahi ere, gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat behar baldin bada, aurrekontratuko informazioan jasota egon behar du. Dena den, aldez aurretik jakinarazi behar dizute: 20 egun naturaleko epean 6 egun baino gehiagoko bidaietarako, 7 egun naturaleko epean 2-6 eguneko bidaietarako; eta 48 orduko epean bi egun baino gutxiagoko bidaietarako.

Bidaia laga al daiteke? Bai, bidaia hasi baino 7 egun lehenago abisatzen baduzu. Kasu horretan, baliteke diru-kopururen bat ordaindu behar izatea kudeaketa-lanagatik, baina horren berri ere aldez aurretik eman behar dizute.

Aholkuak

  • Aztertu. Ziurtatu bidaia-agentziak izen ona eta kritika onak dituela.
  • Kontratua. Eskatu kontratua idatzita; sinatu baino lehen informazio guztia jasotzeko eskubidea duzu.
  • Irakurri baldintzak. Baita bertan behera uzteko baldintzak ere, kostu gehigarriak izan baititzake.
  • Gogoratu. Aurrez jakinarazi ez dizkizuten kostu gehigarriak ez dituzula ordaindu beharrik.
  • Ostatua. Ikertu hotelak, itsas bidaiak edo prezioan sartzen den ostatu oro. Ziurtatu zuk nahi duzunarekin bat datozela.
  • Publizitatea loteslea da. Gorde dokumentazio guztia: publizitatea, kontratua eta abar.
  • Ziurtatu agentziak bezeroari arreta emateko zerbitzu ona eskaintzen duela bidaia baino lehen eta bidaian zehar, arazoren bat sortzen bazaizu ere.
SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS