[eu] Euskadi

Eta zuk, nola ordaintzen duzu Internet bidez?

Interneten produktu asko topatu ditzakegu, eta, gainera, erosoa da, baina segurtasun-arriskuak ere baditu: sistema bat bera ere ez dago blindatuta eta ez da libratzen. Hala ere, Internet bidezko ordainketa guztiz segurua da zenbait neurri hartzen badituzu.

Segurtasun teknologia aurreratuenetan inbertitu ohi dute ordainketa-zerbitzuen hornitzaileek, baina ezin duzu dena haien esku utzi; zure kontsumitzaile-jarrera ere garrantzitsua da, zure segurtasunaren arduraduna ere bazarelako. Ordaintzeko moduei eta haien segurtasun-neurriei buruzko informazioa emango dizugu, jakinaren gainean hauta dezazun:

  • Kreditu- eta zordunketa-txartelak.
    Txartelak dira ordaintzeko modurik tradizionalena. Segurtasun-neurriak dituzte, hala nola CVVa (Txartela Egiaztatzeko Kodea), bi faktoreren baimena (hala nola telefono mugikorrera SMS baten bidez bidalitako segurtasun-kodea) eta oso ohikoak ez diren transakzioetarako alerta-sistemak.
  • Banku-transferentzia.
    Banku-kontu batetik bestera dirua bidaltzeko aukera ematen dute. Kopuru handiko ordainketetarako erabiltzen dira, eta segurtasun-maila handia eskaintzen dute transferentzia jasotzen duenarengan konfiantza osoa baduzu, transakzioak bankuek egiaztatzen dituztelako. Dena den, kontuz ibili, batez ere transferentzia egingo duzun banku-kontua atzerrian badago. Iruzurra bada, edo webguneak ez badu erantzuten, edo produktua hondatuta iritsi bazaizu, zailagoa izango zaizu dirua berreskuratzea.
  • Ordainketa-plataformak.
    Plataforma horiek, hala nola PayPal, Google Wallet edo Apple Pay, zure datuak babesten dituzte ez dutelako hirugarrenekin finantza-informazioa partekatzen eta erosten duen pertsonaren eta saltokiaren arteko bitartekari gisa jarduten dutelako. Horrelako plataforma batean alta ematen duzunean. Horrela, online erosten duzunean, plataforman alta emateko erabili duzun posta elektronikoa eta pasahitza gehitu besterik ez duzu egin behar.
  • Bizum.
    Aplikazio honek sakelekoaren bidez dirua bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen du. Funtziona dezan, bi aldeek izan behar duzue aplikazioa. Denda askok dute ordainketa-zerbitzu hori, eta, hori egiteko, zure telefono-zenbakia eta Bizumeko gakoa sartu beharko dituzu zure bankuko app-an.
  • Jasotzean ordaintzekoa.
    Erosketa jasotzen duzunean ordaintzen duzu. Online denda guztiek ez dute sistema hori, baina seguruenetakoa da, zure erosketa zuzena dela egiaztatu ondoren ordaintzeko aukera ematen baitizu.
  • Aurreordainketa-txartelak.
    Diru-kopuru batekin kargatutako txartelak dira, eta ez daude inongo banku-konturekin lotuta. Gastua kontrolatzeko aukera ona dira, baina arazoa da, galtzen baduzu eta norbaitek erabiltzen badu, dirua ezin dela erraz berreskuratu.

Ordaintzeko moduetako bat erabili behar duzunean, garrantzitsua da eskaintzen dituzten segurtasun-neurriak ezagutzea eta, batez ere, iruzur eginez gero zer berme eskaintzen   jakitea. Eta, nolanahi ere, eros ezazu beti webgune seguruetan.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS