[eu] Euskadi

Gakoak urteko gaurik beldurgarriena hainbestekoa ez izateko

Kalabazekin, kandelekin, iluntasunarekin, beldurrarekin eta ohitura zaharrak berreskuratzearekin batera... Gau Beltza edo Arimen Gaua hurbiltzen dira eta haiekin mozorro beldurgarrienak. Oraindik aste batzuk geratzen dira, baina jada gau horretaz gozatzeko mozorroak eta osagarriak erakusleihoetan aurkitu daitezke.
Gozatu jaiaz, eta prestatu ondo, baina modu kontziente, arduratsu eta seguruan. Horregatik, aholku praktiko batzuk eman nahi dizkizugu, erosteko garaian kontuan har ditzazun.


14 urtetik beherakoentzako mozorroak eta maskarak jostailutzat hartzen dira, eta hau hartu behar duzu kontuan:

- Erreparatu etiketari, irakurri erabilera-jarraibideak eta ohartarazpen espezifikoak.
- Kontsultatu zein adin-tartetarako den.
- Ziurtatu Europako CE adostasun-marka dutela. Hemen erakutsiko dizugu nola bereizi Txinako CEtik.
- Egiaztatu mozorroa ez dela errez erretzen edo ez dela oso sukoia.
- Saihestu pieza txikiak, hala nola lentejuelak. Lepoan lokarriak edo sokak dituzten jantziak ere saihestu.
- Ez hartu ertz zorrotzak dituen jantzirik.

Helduentzako mozorroek etiketatzeko, osatzeko eta kontserbatzeko oinarrizko arau batzuk bete behar dituzte. Irakurri etiketa eta erabiltzeko jarraibideak. Begiratu batez ere segurtasun-ohartarazpenei. Maskarak erosten badituzu, egiaztatu arnasketa egokia ahalbidetzen dutela.

Makillajea eta pinturak: Pentsatu zure azalean, erreparatu konposizioari eta iraungitze-datari. Saihestu erreakzio alergikoak zure azalean edo zurrungak zure aurpegian.

Berrerabili, jasangarria eta arduratsua izan

Begiratu etxean dituzun mozorroak, jantziak edo osagarriak, aprobetxatu ahal izateko. Askotan harritu egiten gara kaxoi barruan ahaztuta daukagun guztiaz. Beraz, berrerabili ahal duzun guztia, horrela dirua aurreztu eta kontsumo iraunkorrago baten aldeko apustua egingo duzu.

Tokiko merkataritzaren aldeko apustua. Tratu pertsonalizatuagoa, kalitatezko produktuak eta hurbileko zerbitzua lortzen duzu. Gainera, etxetik gertu erosita, garraioak ingurumenean duen eragina murrizten da. Online erostea erabakitzen baduzu, jarraitu aholku hauei.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS