[eu] Euskadi

Txorrotako ura eskatu dezaket tabernan?

Kontsumitzaileen estatutu berriaren berritasunetako bat da

Taberna edo jatetxe batek ura doan eskaini behar dizute zuk hala nahi izanez gero. Kontsumitzaileen estatutu berriaren berritasunetako bat da, iaztik indarrean dagoena. Lokal askok pitxer bat eta edalontziak uzten dituzte barran, nahi duzunean hartzeko.

Soberakinak etxera eramateko eskubidea ere baduzu. Establezimenduek iragarri beharko dute aukera hori, eta horretarako egokia den ontzi batean eskaini. Kasu horretan, lokalak berak erabakiko du ontzi horrengatik kobratu ala ez, dena den etxetik ere eraman dezakezu, nahi baduzu. Beraz, plater osoa bukatzerik izan ez baduzu, ez izan lotsarik eramateko jar diezazuten eskatzeko. Elikagaiak alferrik ez galtzen laguntzen duzu, eta plater bat (edo horren zati bat) izango duzu beste egun baterako.

Estrak edo gehigarriak

Ordaindu behar dut ogia edo terraza batean kontsumitzeagatik? Hauek bezalako estrak eta gehigarriak kobratu ditzakete tabernariek, baina informazio horrek jasota egon behar du prezioen zerrenda. Ez du balio besterik gabe adieraztea, zenbateko zehatza adierazi behar dute, zuk ogia, terrazako zerbitzua edota gelak eskatu aurretik zenbat balio duten jakiteko eskubidea duzu.

Eskaintzen duten guztiaren prezioa kartan, prezioen zerrendan edo beste edozein informazio-euskarritan agertu behar da, eta zenbateko osoa adierazi beharko da, BEZa barne. Ez du balio “merkatuaren araberako prezioa” jartzea.

Nola funtzionatzen dute erreklamazioek?

Ordaindu aurretik, begiratu kontua eta egiaztatu dena zuzen dagoela. Establezimendu batean arazoren bat izan baduzu eta akordiorik lortu ez baduzu, erreklamazio-orria eskatu. Nahitaez eman behar dizute. Administrazioak, erreklamazioa jaso ondoren, establezimenduari jakinarazten dio, eta 15 eguneko epea ematen dio alegazioak aurkezteko.  Ondoren, enpresaren eta erreklamatzailearen arteko bitartekaritza egiten saiatzen da, akordio batera iritsi ahal izateko.

Arau-hausteren bat dagoela ikusten badu, zehapena jarri ahal izango du. Orain, Kontsumobidek zehapena ezarrik aparte dirua itzuli arazi ahal die enpresei.  

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS