plusDuela gutxi

UTBa eta kontsumorako kredituak: jakin behar duzuna

Urteko Tasa Baliokidea (UTB) mailegu baten guztizko kostua edo finantza-produktu baten benetako errendimendua islatzen duen adierazlea da.

UTB

Ez kontratatu mailegurik ordaindu beharko duzun zenbateko osoa argi eduki aurretik

Urteko Tasa Baliokidea (UTB) mailegu baten guztizko kostua edo finantza-produktu baten benetako errendimendua islatzen duen adierazlea da. Auto bat erosteko, bidaia bat egiteko edo ikasketak ordaintzeko mailegu bat eskatu behar baduzu, garrantzitsua da argi edukitzea zein den kontratatzen ari zaren kredituaren benetako kostua. Horrela, guztira zenbat ordainduko duzun jakingo duzu.

Adierazle horrek kredituarekin lotutako gastu guztiak hartzen ditu aintzat: interesak, komisioak, gastuak, etab. Horrela, argiago aldera ditzakezu mailegu-aukera desberdinak, eta onena hautatzen duzula ziurtatu. UTBak interes-tasei, errentagarritasunari edo errendimenduari buruzko informazioa ematen digu, kapitalizazio-aldi eta bestelako ezaugarri desberdinak dituzten askotariko finantza-eragiketei dagokienez. Maileguen kasuan, UTB txikiena duena da egokiena; inbertsio- edo gordailu-produktuen kasuan, berriz, alderantziz. Oso garrantzitsua da UTBa osatzen duten kontzeptu guztiak ulertzea kontsumorako kreditu bat eskatzen duzunean. Eta zure kontratuaren UTBa zehatza ez dela konturatzen bazara, erreklamazio bat egiteko eskubidea duzu.

Zer kontzeptu sartzen dira kredituaren guztizko kostuan?

  • Eskatutako kredituaren guztizko zenbatekoa.
  • Interesak.
  • Komisioak.
  • Kontua irekitzearen kostua, nahitaezkoa bada.
  • Mailegua emateko edo baldintza jakin batzuk bermatzeko ezinbestekoak diren produktu guztiak.
  • Nahitaezko aseguruak. Ez dira aintzat hartzen notariotza-gastuak.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai baten arabera, bankuak aukerako produktu bat eskaintzen badizu, kostu hori ere UTBan gehitu behar da.