plusDuela gutxi

Publizitatea: artea ala trikimailua?

Publizitatea nonahi dago. Askotan publizitatea zer den eta zer ez den bereizteko ere gai ez gara.

Publizitatea nonahi dago. Askotan publizitatea zer den eta zer ez den bereizteko ere gai ez gara. Telebistan, sare sozialetan edo kalean paseatzen ari garela aurkitzen dugu. Baina zertarako balio du publizitateak? Jende askok artetzat har dezake, eta beste batzuek, berriz, gure poltsikoak husteko trikimailutzat. Egia esan, gauza biak dira.

Publizitatearen artea

Publizitatea sormenez komunikatzeko modu bat da. Iragarki batek hunkitu egin gaitzake, barre egin diezaguke, negar egin diezaguke, edo existitzen zenik ere ez zenekien produktu bat etsi-etsian behar duzula sentiarazi. Publizitatearen atzean, askotan, milioiak daude inbertituta , eta horiek gu harrapatzen gaituzten istorio bilakatzen dira. Eta funtzionatzen duelako egiten da.

Trikimailua

Publizitatearen helburua argia da: saltzea. Edozer saltzea: produktu bat, zerbitzu bat, ideia bat, marka bat, enpresa bat... baina behar bat sortu nahi dizute, eskaintzen dutena onena dela eta hori lortu beharra duzula sinestarazi.

Horretarako, publizitateak baditu trikimailuak. Marka batzuek errealitatearekin beti bat ez datozen esaldiak erabiltzen dituzte, baina egia balitz bezala irensten ditugu. Adibidez: "7 egunetan ikus daitezke emaitzak". Eta benetan gerta daitekeena da zure zorroak produktu hori erosi ondoren zuloa izatea. Tipografien neurriekin ere jolasten dira, gero guztiz egia ez den mezu bat nabarmentzeko (letra txikian azaltzen dizute, inoiz irakurtzen ez duguna).


Beraz, tranpan ez erortzeko, aholku hauek jarraitzea gomendatzen dizugu:

  • Publizitatea loteslea da. Saltokiek iragartzen dutena betebeharra da haientzat, eta kontsumitzailearekiko konpromisoa. Gorde publizitatea, proba gisa balioko dizu establezimendu batean arazoak izanez gero.
  • Prezioak, salbuespenak salbuespen, beti jakinarazi behar dira, BEZa barne. Enpresek libreki finka ditzakete prezioak, baina indarrean dagoen araudia kontuan hartuta jakinarazteko betebeharra dute.
  • Ondo aztertu. Irakurri liburuxken eta kartelen letra txikia, beti egon daitekeelako izartxoren bat esan nahi dizutena letra handiz zehazki adierazten dizuna. "Egunean euro bat baino ez" hori, uste baino garestiagoa izan daiteke.
  • Kontrolatu zure bulkadak. Publizitateak oraintxe bertan erostea nahi du, baina beti da hobe pentsatzeko denbora hartzea. Benetan behar duzu inprimagailu txiki hori eranskailuak inprimatzeko?
  • Zentzuz jokatu. Publizitateak zure emozioetara, zure ezkutuko nahietara jotzen du. Ez utzi engainatzen.

Erostea nahi dute, baina publizitateari aurre egiteko gakoa da garrantzitsuena oso kontuan hartzea: zuk agintzen duzu eta zuk erabakitzen duzu. Ez utzi ziria sartzen, zeren eta, pagotxa irudituko zaizun iragarki bat ikusi arren, oinak lurrean eduki behar dituzu eta zure irizpidea atera paseatzera. Horrela bakarrik aukeratu ahal izango duzu ondo, onena hartu eta tranpetan ez erori.