Case Study, Focus Group eta hitzaldiak helduentzat

Helduen taldeentzako ekintza batzuk eskaintzen ditu Kontsumobidek, prestakuntza-zentroetan antolatutako prestakuntza-programan:

Case Study: kasu praktikoen azterketa

Talde-dinamika da, non eguneroko bizitzan gertatzen diren benetako kasuak abiapuntutzat hartuz, bertaratutako pertsonek ohiko arazo horiek konpontzeko modu egokiak ikasiko dituzten. Era berean, landutako gaiari buruzko bizipen pertsonal jakin batzuk azaldu ahal izango dituzte, eta saio horretan bertan konponbidea emango zaie. Case Study horretan dauden pertsonen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da saioa emankorra izan dadin.

Hartzaileak

Helduen taldeak.

Gaiak

Gaia honako hauen artean aukeratu behar da:

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, 12 pertsona; gehienez, 20.

Iraupena

90 minutu.

Tokia

Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan.

Focus Group: eztabaida-saioa    

Elkarlanean ikasteko metodologia batean oinarritzen den saioa da. Parte-hartzen duen taldeak aukeratu den gaiari lotutako hainbat alderdi interesgarriri buruz hausnartu eta eztabaidatuko du.

Hartzaileak

Helduen taldeak.

Gaiak

Gaia honako hauen artean aukeratu behar da:

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, 12 pertsona; gehienez, 20.

Iraupena

90 minutu.

Tokia

Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan.

Hitzaldiak

Kontsumoari lotutako gaiei buruzko hitzaldiak, kontsumitzaileak garen aldetik, gugan eragina duten alderdiei buruzko informazio erabilgarria eskaintzeko helburua dutenak.

Hartzaileak

Helduen taldeak.

Gaiak

Gaia honako hauen artean aukera daiteke:

  • Erosketak: bermeak eta itzultzeak.
  • Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak.
  • Merkataritza elektronikoa.
  • Etiketek hitz egiten dute.
  • Etxearen alorrean energia hornidurei buruz jakin behar duzuna.
  • Etxebizitza alokatzea eta erostea. Berria!

Eskaera izanez gero, gaiak egokitzeko aukera aztertuko du Kontsumobidek.

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez, .pertsona.

Iraupena

90 minutu.

Tokia

Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan.

Izen-ematea

Harremanetan jarri behar duzu Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin edo bete dezakezu online formularioa

Azken aldaketako data: