Kontsumobide

Consumópolis15. 'Zuk zelan kontsumitu, horrek mundua alda lezake. Zuk nola egingo zenuke?

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.

Ikastetxeek kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da helburua, irakasle eta ikasleen lanaren bitartez. Bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.

Kontsumobidek 2019/2020 ikasturtean azken bere antolaketan parte hartzen du.

Deialdia

Lehiaketaren deialdia urtero egiten du Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizatearen Ministerioaren Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta gainerako autonomia-erkidegoen laguntzaz. 

  • Consumópolis15(2019-2020 ikasturtea) deialdiaren gaia: `Zuk zelan kontsumitu, horrek mundua alda lezake. Zuk nola egingo zenuke?´

5 ikasleko taldeek hartuko dute parte, ikastetxeko irakasle batek koordinatuta.

Parte hartzeko hiru maila daude:

  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak.

Faseak

Lehiaketak bi fase ditu:

  • Fase autonomikoa, Kontsumobidek antolatutakoa. Fase horrek bi atal ditu:
    • Consumópolis hiriko ibilbidea. Ibilbidean zehar froga ludikoak eta pedagogikoak daude. Ibilbide horretarako sarrera: www.consumopolis.es
    • Taldeko lana egitea: Produktu berritzaile eta original bat  eta produktuari dagokion nahitaezko etiketa sortzea.
  • Estatu-mailako fasea. Fase horretan autonomia-erkidego guztietako irabazleek hartzen dute parte.

Datak

  • Izena ematea: 2019ko urriaren 7tik 2020ko otsailaren 14era bitartean.
  • Consumópolis hiriko ibilbidea: 2019ko urriaren 7tik 2020ko martxoaren 23ra bitartean.
  • Baterako lana: 2018ko urriaren 15etik 2019ko martxoaren 23ra bitartean.
  • Fase autonomikoa bukatu  ondoren, sarietan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da (sari autonomikorako eta estatu-mailakorako). Euskadin, 2019ko urriaren 15etik 2020ko apirilaren 3era bitartean aurkeztu behar da eskaera hori Kontsumobiden (bere Erregistroan edo araudiak ezarritako edozein baliabideren bidez).

Euskal erkidegoko fasearen sariak

Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.

Oinarriak 

Esteka

Aurreko edizioak

Azken aldaketako data: