Consumópolis19. ''Egin bat energia arduratsuarekin''
Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.
Ikastetxeek kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da helburua, irakasle eta ikasleen lanaren bitartez. Bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.
Kontsumobidek 2023/2024 ikasturtean azken bere antolaketan parte hartzen du.
Deialdia
Lehiaketaren deialdia urtero egiten du Kontsumo Ministerioak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta gainerako autonomia-erkidegoen laguntzaz.
-
Consumópolis19 (2023-2024 ikasturtea) deialdiaren gaia: 'Egin bat energia arduratsuarekin'
5 ikasleko taldeek hartuko dute parte, ikastetxeko irakasle batek koordinatuta.
Parte hartzeko hiru maila daude:
- Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak.
- Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak.
- Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak.
Faseak
Lehiaketak bi fase ditu:
- Fase autonomikoa, Kontsumobidek antolatutakoa. Fase horrek bi atal ditu:
- Consumópolis hiriko ibilbidea. Ibilbidean zehar froga ludikoak eta pedagogikoak daude. Ibilbide horretarako sarrera: www.consumopolis.eus.
- Estatu-mailako fasea. Fase horretan autonomia-erkidego guztietako irabazleek hartzen dute parte.
Datak
-
Izena ematea: 2023ko urriaren 2tik 2024ko otsailaren 19ra bitartean.
-
Consumópolis hiriko ibilbidea: 2023ko urriaren 2tik 2024ko martxoaren 18ra bitartean.
-
Fase autonomikoa bukatu ondoren, sarietan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da (sari autonomikorako eta estatu-mailakorako). Euskadin, 2024ko apirilaren 26ra aurkeztu behar da eskaera hori Kontsumobiden.
Euskal erkidegoko fasearen sariak
Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.
- Euskal erkidegoko fasearen irabazleen zerrenda (pdf, 147 kB)
Estatuko fasearen sariak
Oinarriak
-
Consumópolis19ko deialdiaren oinarriak (pdf, 169 kB) [es] eta jarraibideak
Esteka
Aurreko edizioak
Azken aldaketako data: