Kontsumobide

Merkataritza elektronikoa

 

Merkataritza elektronikoa

Enpresa saltzaileak lehenbailehen entregatu beharko ditu ondasunak, gehienez ere 30 eguneko epean, beste entrega-epe batzuk hitzartu direnean izan ezik. Epe hori betetzen ez bada, kontsumitzaileak kontratua bertan behera uzteko eskubidea izango du.

Atzera egiteko epea 14 egunekoa izan ohi da, baina epe hori etenda dago, gobernuak ezarritako neurrien ondorioz.

Alarma-egoera eta horren balizko luzapenak indarrean dauden bitartean, eten egingo dira erositako produktuak itzultzeko epeak

Kontratua saltzaileak baliogabetzen badu, justifikatu gabeko atzerapenik gabe itzuli beharko ditu zenbatekoak. 

Webgune seguruak identifikatzen dira helbide-barraren ondoan itxitako kandadu baten bidez, edo helbidea “https://” hasten delako. Online Konfiantza gisako ziurtagiriak edo jardunbide onen beste ziurtagiri batzuk ere gomendatzen dira.

Salmenta-guneak aldez aurretik eman beharko du atzera egiteko eskubideari, ordaintzeko moduei, prezioei, bidalketa-gastuei eta abarri buruzko informazioa

Jasotzean ordaintzea da ordainketa-modurik seguruena; aukera hori izan ezean, PayPal gisako ordainketak hasteko pasabideak erabil daitezke. 

Nolanahi ere, aintzat hartu behar da online merkataritzak trafiko handia sortzen duela kaleetan (garraiolariak, banatzaileak, itzulketak, eta abar), eta egungo egoeran, beraz, gomendagarria dela behar-beharrezkoa dena bakarrik erostea.

Azken aldaketako data: