Etiketen laborategia (proiektua)
Produktuak etiketatzea nahitaezkoa da, eta haien artean aukeratzen laguntzen du, bai eta behar bezala erabiltzen eta kontserbatzen ere. Produktu mota bakoitzak bere etiketa du (elikagaiak, arropa, teknologia, etab.), eta garrantzitsua da bereizten jakitea. Oso baliagarria da haurrei etiketak zeinen garrantzitsuak diren erakustea, kontsumo arduratsuko ohiturak sustatzeko.

egilea: Introduce el autor de la noticia,
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Etiketetan zer informazio den nahitaezkoa ikasiko duzu.
- Elikagai freskoen eta ontziratuen etiketak aztertuko dituzu, eta alergenoak identifikatuko dituzu.
- Ehungintzako etiketen ezaugarriak ezagutuko dituzu.
- Jostailuetan eta bideojokoetan piktogramak identifikatzen ikasiko duzu.
- Talde-lana sustatuko dugu.
Jolaserako eta prestakuntzarako proposamena da, astebete irauten du eta Lehen Hezkuntzako haurren artean kontsumo arduratsua sustatzea du xede.