Kontsumobide

Laguntzak eta dirulaguntzak

Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei zuzendutako diru-laguntzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2021eko ekitaldirako.

[KIUB Laguntzak 2021]

Deskribapena


Xedea

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia. Dirulaguntzok emango zaizkie bai indibidualki aritzen diren toki-erakundeei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei bai toki-erakundeek sustatuko erakundeei.

Aurrekontuko zuzkidura

958.570

Prestazio ekonomikoa

Guztira 958.570 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera, honela banatuta:

  • 859.171 euroko aurrekontu-kreditua egongo da kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jardueren funtzionamenduak eta jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
    • 2021. urtea: 644.378 euro.
    • 2022. urtea: 214.793 euro.
  • Kontsumoko ikuskaritza-jardueretatik eratorritako gastuak: 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
    • 2021. urtea: 60.000 euro.
    • 2022. urtea: 20.000 euro.
  • Kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetarako (KIUB) zentro eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, ekipatzeko edo lekuz aldatzeko 19.399 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
    • 2021. urtea: 14.549 euro.
    • 2022. urtea: 4.850 euro.

 Prestazioaren mugak.

Ebazpen honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira.

• Erakunde onuradun batek gehienez 60.000 euro jaso ahal izango ditu 4 a) artikuluan (Funtzionamendua) aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarriarengatik.
• Erakunde onuradun batek gehienez 20.000 euro jaso ahal izango ditu 4 b) artikuluan aurreikusitako diruz laguntzeko moduko kontzeptuarengatik (ikuskapena).
• Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzeptuengatik jaso dezakeen zenbatekoa ez da inola ere izango onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.

Ebazpen honetako 4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzeptuetako gastuak ordaintzeko eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoak, artikulu honetan aurreikusitako ehunekoak eta mugak aplikatu ondoren, aurrekontu-kreditu erabilgarria gainditzen duenean, erakunde onuradun guztiei dagokien hainbanaketa aplikatuko zaie, hurrengo artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren proportzioan.
4. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kontzepturen batean, eskabide guztiei erantzun ondoren, esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortzen ez bada, dagokion soberakinak gainerako kontzeptuetarako zuzkidura handitu ahal izango du.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

• Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren %75ekoa, 16.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
• Bigarren ordainketa 2022an egingo da, 15. artikuluan ezarritakoaren arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.

Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.

Erakunde onuradunak.


Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zabalik dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, bai indibidualki bai zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa. Toki-erakundeek sustatuko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irizpide hauek izango dira indarrean laguntzak ematerakoan:

Zerbitzuak ematen dituzten udalerri eta mankomunitateak:

  • 20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean hogei orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean zortzi orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean lau orduz izango dira zabalik.

Era berean, KIUBik izan ez arren, 2021ean bat zabaltzeko proiektua aurkezten duten toki-erakundeek edo beraiek sustatutako erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.

Dirulaguntzen 38/2003 azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dute deialdian honetako dirulaguntzarik eskuratu.

Eskakizunak:

  • Eskabide orokorra

  • Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.

  • Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.

  • Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria

  • Berritzeko, lekualdatzeko edo zabaltzeko dokumentazioa

  • KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria

  • Eskaera zenbait toki-erakunderen izenean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ainitze Rodrigo Goikoetxea

Tel.: 945-06 21 66

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

Iraide Zuazua Calle

Tel.: 945-06 21 67

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

Kodea

0056510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk