euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Arautegia

Inprimatu

284/1996 DEKRETUA, abenduaren 3koa, urte hasierako merkealdien (neguko merkealdien) iraupena ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6057
  • Xedapen-zk.: 284
  • Xedapen-data: 1996/12/03
  • Argitaratze-data: 1996/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Merkataritzaren Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko 24. atalak merkealdietako salmentak arautzen ditu eta merkealdien publizitatea egiteko urtean bi aldi edo garai ezartzen ditu, aldi bakoitza bi hilabetekoa izango delarik, gehienez ere.

1 atalak indarrean dagoen legedira jotzen du merkealdiei dagokienez; hauxe dio: «Indarrean dagoen legediaren arabera, bertan aipatzen diren aldi edo garaietan soil¿soilik erabili ahalko da merkealdiak hitza».

Gutxikako Merkataritza Antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 25. atalean (1996ko urtarrilaren 17ko EBO, 15 zk.) merkealdiak arautzen dira. Atal horretako 1. puntuan garai bi ezartzen dira urteko: bata, urtearen hasieran eta bestea, udako oporren inguruan; 2. puntuan, bestalde, garai bakoitzaren iraupena finkatzen da: astebetekoa gutxienez eta bi hilabetekoa gehienez, autonomi elkarteek finkatzen duten egunen barruan.

Indarrean dagoen legedian agindutatakoa betetzeko, beharrezkoa da negu parteko merkealdien iraupena finkatzea Euskal Autonomi Elkarterako, epe horretara egokitu beharra izango dutelarik merkataritza jarduera EAEn betetzen duten enpresariek.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.¿ Negu parteko merkealdien iraupena (neguko merkealdiena, alegia) urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra bitartekoa -biak barne- izango da Euskal Autonomi Elkartean.

Merkealdien iraupena: astebetekoa gutxienez eta bi hilabetekoa gehienez.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DIEZ GONZÁLEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana