Kontsumobide

Epeak

Epeak etetea 

Alarma-egoera edo haren luzapenak indarrean dauden bitartean, eten egiten dira edozein ekintza edo eskubide egikaritzeko preskripzio- eta iraungitze-epeak (hala nola kontratuak suntsiarazteko eskubidea, atzera egiteko eskubidea legez aurreikusitako kasuetan, edo kontsumitzaile eta erabiltzailearen berme-eskubidea produktuen adostasunik, berme legalik edo komertzialik ezean). 

Horrenbestez, eskubide horiek baliatzeko ahalmena ez da etengo, eskubide horiek baliatzeko gehieneko epea baizik. Preskripzio- eta iraungitze-epeen zenbaketari berriro ekingo zaio alarma-egoera eta luzapenak amaitu ondoren.

Plazos para el comercio on line

Enpresa saltzaileak lehenbailehen entregatu beharko ditu ondasunak, gehienez ere 30 eguneko epean, beste entrega-epe batzuk hitzartu direnean izan ezik. Entregatzeko epe hori betetzen ez bada, kontsumitzaileak kontratua suntsiarazteko eskubidea izango du. 

Atzera egiteko epea 14 egunekoa izan ohi da, eta etenda dago. 

Alarma-egoera edo haren luzapenak indarrean dauden bitartean, erositako produktuak itzultzeko epeak eten egingo dira. 

Azken aldaketako data: