Euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)
Kontsumobideren Zuzendaritza-kontseiluak 2014ko abenduaren 3an onartu zuen 'Kontsumobiden euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)' (pdf, 1,47 KB).
Dokumentua testuinguru honetan sortu da: Kontsumobideren 2014-2018 aldirako Plan Estrategikoa, Zuzendaritza Kontseiluak 2014ko uztailaren 3an onartutakoa, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Plana V. Plangintzaldirako (2013-2017)'.
Helburu nagusia
Helburu nagusia da herritarrak beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean (euskaraz edo gaztelaniaz) artatzea, haien hizkuntza-eskubideak betetzea eta, beraz, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea.
Helburu orokorrak eta zehar-lerroak
Planak lau helburu nagusi ezartzen ditu:
-
Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea Kontsumibiderekiko harremanetan.
-
Euskara lan-hizkuntza izateko aurrerapausoak egitea.
-
Kontsumobideren eta bestelako herri administrazioen arteko harremanetan euskara gehiago erabiltzea.
-
Kontsumobideren Zuzendaritzaren lidergoa indartzea euskararen normalizazio prozesua Kontsumobideren ohiko jardunean txertatzeko.
Era berean, hiru zehar-lerro ditu, hain zuzen ere, helburu horietan guztietan eragina daukatenak eta horiek guztiak lantzeko lagungarri gertatzen direnak:
-
Hizkuntza ofizialak erabiltzeko zehaztutako irizpideak eta arauak aplikatzea.
-
Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren hizkuntza-gaitasuna handitzea.
-
Kontsumobideko langileen eta Zuzendaritzaren euskararekiko atxikimendua areagotzea.
Hori lortzeko, Kontsumobidek 53 neurri hartuko ditu.
Informazio gehiago: 'Kontsumobiden euskararen erabilera normalizatzeko berariazko plana (2013-2017)' (pdf, 1,47 MB)
Azken aldaketako data: