Kontsumobide

COVID-19 ezeztapenak: ohiko galderak

Espainiako estatuan mugak itxi ondoren, konpainiak bidaiaren zenbatekoa itzuli behar dizu, baina ez duzu kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik, ezinbesteko arrazoiengatik da eta. Hegazkin-konpainiak ezetz esaten badu, saiatu berriro ea akordioa lortzen duzun, beti izango da aukerarik onena. Horrek ez badu ematen espero duzun emaitza, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESA) jar dezakezu zure erreklamazioa, inolako kosturik gabe. 261/2004 EE Erregelamenduak babesten zaitu.

Mugak ixteagatik edo jatorrian mugimenduak mugatzeagatik ezereztea

Gaur-gaurkoz (2020-3-17), ez dago Aste Santuari eragiten dion inolako mugarik, eta, beraz, kontratuaren baldintzak bete beharko ditugu. Litekeena da ostatuak erreserba kobratzeko eskubide osoa izatea, beraz, negoziatzen saiatzea da gomendioa.

Oso bestelakoa litzateke zure erreserba San Jose zubirako balitz. Kasu horretan, mugitzeko eskubidea mugatu dute, eta, beraz, ostatuak ezereztea onartu behar du, inolako kosturik gabe. Ordaindutakoa itzultzen ez badizute, erreklamazio bat jarri ahal izango duzu Kontsumobiden.

Joateko aukerarik ez, mugimendu-askatasuna mugatzeagatik

Lehenik eta behin, jakizue ez dela beharrezkoa bidaia erabat ordainduta edukitzea erreklamatzeko aukera izateko, ez da aukera galtzen bidaia erabat ordainduta ez edukitzeagatik; horregatik, egoki ikusiko bazenute, aukera izango zenukete ordaindutako aurrerapena erreklamatzeko. 

Nolanahi, bidaiara ez joatea zuen erabakia izan bada, eta ez bidaia-agentziarena, kontsumitzaile izateagatik dagozkizuen eskubideak aldatu egingo zaizkizue horren berri agentziari jakinarazi diozuen egunaren arabera, une horretan indarrean dauden neurrien arabera. 

Gobernuak Covid-19ren krisia dela-eta ezarritako xedapenek (martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretua) ezartzen dutenez, ordaindutakoa itzultzeko eskubidea izango duzue, baldin eta bidaiaren hornitzaileak dagoeneko enpresa antolatzaileari -edo txikizkariari- dirua itzuli badie. Baldin hornitzaile denak ez, baizik bat edo batzuk besterik ez badaude dirua itzultzen hasita, ez duzue dirua jasotzeko eskubidea galduko; hori bai, enpresa antolatzaileari -edo txikizkariari- dagoeneko itzulitakoaren proportzio berekoa izango da. Eta itzuli, 60 eguneko epearen barruan itzuli beharko dizuete, kontratua ezeztegatik entregatutako bonotik deskontatuta. 

Edonola ere, gure ustez onena da lehenik eta behin akordio bat lortzea, ordaindutako aurrerakina itzul diezazuen. Akordiorik lortu ez baduzue, erreklamatu Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzari.

Oharra

Bidaia konbinatua zer da? Zerbitzu 2 edo gehiago (garraioa, ostatua, txangoak...) konbinatzen dituena eta puntu bakar batean kontratatu dena. Informazio gehiago

Euskaltegiak zerbitzuak errekuperatzeko aukeraren bat eman behar dizu, baina zuk ez daukazu aukera horiek zertan onartu.  Baten bat onartzen baduzu, kontratua betetzen ari dela esan nahi du eta, hortaz, Euskaltegiak ez du zertan dirurik itzuli. Aldiz, onartzen ez baduzu, eman ez dizuten zerbitzuaren arabera dagokizuna itzuli beharko dizu. Edo hurrengo kuotak txikitzea ere adostu dezakezue. Ezingo dizu inola ere hurrengo erreziborik ordainarazi, harik eta zerbitzua berriz normal ematen hasi arte. 

Lehendabizi, ados jartzen saiatu behar zenukete, baina lortuko ez bazenute, orduan jo erreklamatzera.

Akademiak online irakasteko aukera ematen du

Haur-eskolak hezkuntza arautuaren babespean daude, eta, beraz, ez da aplikagarria 11/2020 Errege Dekretuaren 36. artikulua. Ulertu daiteke,  kuota gurasoei pasatzen jarrai dezaketela, baldin eta haurrek matrikulatuta jarraitu badute eta eskolaren aukeren arabera nolabaiteko harreman bat egon bada. 

Ezin dute kobratu zerbitzu gehigarririk, hala nola garraioa, eskolaz kanpoko zerbitzuak edo jantokia; izan ere, zerbitzu horiek ez dira hezkuntza arautuaren zatitzat hartzen, eta, ematen ez direnez 11/2020 Errege Dekretuaren 36. artikuluaren barruan sartzen dira. 

Hori da, funtsean, Kontsumo Ministerioak Haur Hezkuntzako Ikastetxeen Federazio Nazionalaren kontsulta bati eman dion erantzuna.

Konpainiak hegaldia bertan behera utzi badu, berdin dio mugak jatorrian edo helmugan itxi diren. Behin mugak itxita, konpainiak bidaiaren zenbatekoa itzuli behar dizu, baina ez duzu kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik, ezinbesteko arrazoiengatik da eta. Hegazkin-konpainiak ezetz esaten badu saiatu berriro ea akordioa lortzen duzun, beti izango da aukerarik onena. Horrek ez badu ematen espero duzun emaitza, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESA) jar dezakezu zure erreklamazioa, inolako kosturik gabe. 261/2004 EE Erregelamenduak babesten zaitu.

Mugak ixteagatik edo helmugan mugimenduak mugatzeagatik ezereztea

Agentziak, edo bidaia antolatu duen dena delakoak, badauka bidaia aldatzeko proposatzerik (garaiz abisatuta, jakina), baldin aldatu beharra eragin dion gorabeheraren bat izan badu.  Kasu honetan, kontsumitzaileari beste bidaia bat eskaintzeko aukera dauka, kontratatuta zeukanaren kalitate berekoa edo  hobeagokoa.  

Begi-bistakoa da, egoera honetan, seguruenik agentziak badakiela aldaketaren bat proposatu beharra izango duela. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi kontsumitzaileak nahitaez agentziak proposatutakoa onartu behar duenik; aldiz, aukera dauka kontratua ezesteko, inongo zigorrik ordaindu gabe. Horregatik, agentziak egindako proposamena onartzen baduzu, baina bidaia berria kalitate eskasagokoa bada, eskubidea izango duzu bidaia gutxiago kobratu dagizuen, kalitatearen proportzioan. 

Betiere, hobe da bi aldeak ados jartzea, baina ezinezkoa balitz, kontsumitzaileak aukera izango luke erreklamazioa jartzeko, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzara jota. 

Oharra

Bidaia konbinatua zer da? Zerbitzu 2 edo gehiago (garraioa, ostatua, txangoak...) konbinatzen dituena eta puntu bakar batean kontratatu dena. Informazio gehiago

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak argi eta zorrotz dio akademiak klaseak gerora errekuperatzeko aukerak eman ditzakeela, baina zuk ere aukera duzula aldaketa horiek onartzeko edo ez onartzeko. Ez baduzu aldaketarik onartu nahi, akademiak bueltatu egin behar dizu ordaindu bai baina jaso ez dituzun zerbitzu-egunei dagokiena, eta ezingo dizu beste erreziborik kobratu zerbitzua berriz normal martxan jarri arte. Gainera, kasu honetan, ezingo dizute baja eman eta lekua gordeta izango duzue.  

Nolanahi ere, akademiarekin ados jartzen saiatu behar zenukete lehenengo eta behin. Halere ez bazarete ados jartzen, jakizu erreklamazioa jar dezakezuela, bai Kontsumobiden bai OMICen ere.

Akademiak klaseak bertan behera laga, eta dirurik itzuli ez

 

Horrelakoetan, kontratuaren baldintzei begiratu behar diegu. Gaur-gaurkoz ez dakigu data horretan izango dugun egoera; beraz, lehenengo gomendioa da itxarotea egoerak nola eboluzionatzen duen ikusteko. Mugen itxierari eutsiz gero, ez zenuke inolako arazorik izan behar. Aitzitik, zuk, zure kabuz, bidaia ezerezten baduzu, hegazkin-konpainiak kontratuaren klausulak aplikatzeko eskubidea du, eta, beraz, akordioa lortzen saiatzea da gomendioa.

Borondatezko ezerezte aurreratua, beldurragatik edo aurreikuspenagatik

Kasu horietan onena akordioa lortzen saiatzea da, posible baita erreserba berreskuratu ezin izatea (batzuetan egonaldi osokoa da). Gainera, erreserba egiteko modua erabakigarria izan daiteke.

Bidaia-agentzia baten bidez egin baduzu erreserba (fisikoa edo on line), bidaia-agentziari erreklamatu behar diozu. Fisikoki estatuko lurraldean egon zein on line izan, dekretatutako bidaiatzeko debekuak babestu egiten zaitu, eta erreserbaren zenbatekoa itzuli beharko dizute, edo erreserbaren ezereztea onartu, inolako kosturik gabe.

Ostatuarekin zuzenean erreserbatu baduzu, arazoa bestelakoa da. Bera ez dago Espainiako legediaren eraginpean, eta ostatua irekita dauka; beraz, ezerezte gisa uler daiteke, eta, beraz, kontratuan esaten dena bete beharko duzu. Akordio batera iristen saiatzea gomendatzen dizugu; lortzen ez baduzu, erreklamazio bat jar dezakezu Kontsumobiden, Europako legediak babesa eman diezazuke, baina zailagoa da.

Joateko aukerarik ez, muga ixteagatik edo jatorrian mugitzeko eskubidea mugatzeagatik

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak xedatuta dauka bidaia bertan behera lagatzeko eskubidea duzula, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Lege Orokorraren 160.2 artikuluaren arabera. Hortaz, ez daukazu inongo zigorrik ordaindu beharrik bidaia bertan behera lagatzeagatik. 

Dirua itzultzeari buruz, jakizu hornitzaileek bidaia antolatu duen enpresari -edo txikizkariari- zerbitzuak itzuli ahala jasoko duzula zuk ere dirua. Hornitzaile guztiek ez, baizik bateren batek bakarrik itzuli badiote dirua, halere dirua jasotzeko eskubidea duzu zuk; hori bai hornitzaile horiek itzuli dutenaren proportzioan. Ordaindutakoa 60 eguneko epearen barruan itzuli behar dizute, bidaia ezeztatu zenuen egunetik kontatzen hasita edo hornitzaileak antolatzaileari dirua itzuli zionetik kontatzen hasita, kontratua ezestean entregatutako bonotik kenduta.

Oharra

Bidaia konbinatua zer da? Zerbitzu 2 edo gehiago (garraioa, ostatua, txangoak...) konbinatzen dituena eta puntu bakar batean kontratatu dena. Informazio gehiago

Hegazkin-konpainiak hegaldia bertan behera utzi badizu, honako eskubideak dituzu:

  • Informazioa jasotzea: hegazkin-konpainiak bertaratze- eta konpentsazio-baldintzak jasotzen dituen inprimaki bat entregatzea.
  • Laguntza jasotzea: behar adina janari eta edari, bi telefono-dei edo posta elektronikorako sarbidea, eta, beharrezkoa izanez gero, ostatu-gau bat edo gehiago, bai eta aireportuaren eta ostatuaren arteko garraioa ere.
  • Dirua itzultzea edo ordezko garraioa eskaintzea azken helmugaraino, non konpainiak hiru aukera eskaini behar dituen. Egokia iruditzen ez zaizun ordezko garraioa baztertzeko eskubidea duzu.

Beraz, bi kasuetan dirua itzultzeko eskubidea duzu. Dena den, ezin diozu lehen konpainiari bigarrenak bertan behera utzitako hegaldiaren zenbatekoa erreklamatu; beste konpainia batena da, eta txartel hori erosteko erabakia zurea izan da; beraz, bi konpainiei erreklamatu beharko diezu. Horrek ez badu ematen espero duzun emaitza, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESA) jar dezakezu zure erreklamazioa, inolako kosturik gabe. 261/2004 EE Erregelamenduak babesten zaitu.

Konpainiaren erabakiz eta itzultzeko ezintasunagatik ezereztea

 

Akordio batera iristea gomendatzen dizugu, eta lortzen ez baduzu, egoerak zer bilakaera duen ikusi arte itxarotea. Gaur-gaurkoz (2020-3-17) ez dago mugarik apirilaren 18an Sevillara joateko, baina ezin da baztertu gobernuak hartutako neurriek luzapena edukitzea.

Itxaroten baduzu, eta azkenean gobernuak hartutako neurriak apirilaren 18ra arte luzatzen badira, hotela behartuta egongo da zenbatekoa itzultzera, eta hala ez bada, Kontsumobiden erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu.

Erreserba ezereztea erabakitzen baduzu itxaron gabe (edo zorionez murrizketak ez badira ordura arte iristen), gure gomendioa da akordio batera iristen saiatzea. Kasu honetan, kontratuak esaten duenari men egin behar zaio. Egia da zuk finalean pentsatuta egin zenuela erreserba, baina legalki hotela ez dago behartuta, eta, beraz, hotelak eskubidea izango du ezeztapena hitzartutako arauen arabera kobratzeko, eta ordaindutakoaren % 100era irits daiteke.

Nolanahi ere, akordiorik lortzen ez baduzu, erreklamazio bat jar dezakezu Kontsumobiden, baina gogoratu lehenago komeni dela establezimendura jotzea: hotelera, erreserba zuzenean hotelarekin egin baduzu; eta, bidaia-agentziara, bidaia-agentzia baten bidez egin baduzu.

Ekitaldi bat bertan behera uztearen ondorioz ezereztea

Martxoaren 31ko 11/2020 dekretuaren arabera, ez daukazue kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik.  Dekretuak xedatuta dauka, baita ere, enpresa antolatzaileak -edo txikizkariak- aukeran daukala zuei bale bat ematea, konpainiako zerbitzutan gastatzeko. Ordainduta daukazuen bidaia bezainbestekoa izango da balea, eta urtebeterako balio behar du, alarma-egoera bukatzen denetik kontatzen hasita.  Urtebeteko epe horretan balea erabili ez baduzu, dirua itzultzeko eskatzeko moduan izango zara orduan. Nolanahi, ezingo duzu kalte-ordainik jaso, halabeharrak eragindako gorabehera izan delako. 

Oharra

Bidaia konbinatua zer da? Zerbitzu 2 edo gehiago (garraioa, ostatua, txangoak...) konbinatzen dituena eta puntu bakar batean kontratatu dena. Informazio gehiago

Europako Justizia Auzitegiaren epai baten arabera, Europako aireporturen batean jatorria duen geldialdi anitzeko hegaldi bat hegaldi bakartzat hartzen da erreklamazio eta eskubideen bazoaz ere. Beraz, eskubidea duzu:

  • Informazioa jasotzea: hegazkin-konpainiak bertaratze- eta konpentsazio-baldintzak jasotzen dituen inprimaki bat entregatzea.
  • Laguntza jasotzea: behar adina janari eta edari, bi telefono-dei edo posta elektronikorako sarbidea, eta, beharrezkoa izanez gero, ostatu-gau bat edo gehiago, bai eta aireportuaren eta ostatuaren arteko garraioa ere.
  • Dirua itzultzea edo ordezko garraioa, ahalik eta azkarren edo geroago, eskaintzea azken helmugaraino. Egokia iruditzen ez zaizun ordezko garraioa baztertzeko eskubidea duzu. Kontuan izan behar duzu ezen, dirua itzultzea edo zuretzako egokiagoa ikusten duzun data bat aukeratzen baduzu garraio alternatiborako konpainiak ez dituela bere gain hartuko ostatu-arretaren, garraio osagarriaren eta elikaduraren gastuak. Lehenengo hegaldiaren agentziaren edo airelinearen aurrean erreklamatu behar duzu, saiatu akordio batera iristen, hegazkin-konpainiak ezetz esaten badu, tematia izan eta saia zaitez, akordioa beti da aukerarik onena. Horrek ez badu ematen espero duzun emaitza, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESA) jar dezakezu zure erreklamazioa, inolako kosturik gabe. 261/2004 EE Erregelamenduak babesten zaitu.

Lehenen hegaldiaren agentziaren edo hegazkin-konpainiaren aurrean erreklamatu behar duzu. Hegazkin-konpainiak ezetz esaten badu saiatu berriro ea akordioa lortzen duzun, beti izango da aukerarik onena. Horrek ez badu ematen espero duzun emaitza, Aire Segurtasuneko Estatu Agentzian (AESA) jar dezakezu zure erreklamazioa, inolako kosturik gabe. 261/2004 EE Erregelamenduak babesten zaitu.

Konpainiaren erabakiz eta itzultzeko ezintasunagatik ezereztea

Kasu horretan, bidaiaren antolatzailearen edo txikizkako agentziaren betebeharra da ostatuaren kostua bere gain hartzea, gehienez ere 3 egunez, kontratatutakoaren erregimen baliokidean. Denbora-muga hori ez zaie aplikatuko mugikortasun murriztua duten pertsonei, haien laguntzaileei, emakumeei, bakarrik dauden adingabeei eta behar mediko bereziak dituzten pertsonei, behar horiek bidaiaren aurretik jakinarazi badira.

Oharra

Bidaia konbinatua zer da? Zerbitzu 2 edo gehiago (garraioa, ostatua, txangoak...) konbinatzen dituena eta puntu bakar batean kontratatu dena. Informazio gehiago

Azken aldaketako data: